saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mahastien berregituraketa eta birmoldaketa planak

Informazioa

Laguntzak eta Dirulaguntzak
 
 

HELBURUA

Ardotarako mahatsa ekoizteko, Bizkaiko eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deituraren baitako udalerrietako mahastien berregituraketa eta birmoldaketa planak diruz laguntzea.

 

ARAUTEGIA

Laguntzak arautzeko arautegia:

LAGUNTZA MOTAK

Planes colectivos e individuales

Laguntzak jaso ahal izateko, berregituraketa edota birmoldaketa plana aurkeztu beharko da, non jarduketak eta horietarako egutegiak azaldu beharko baitira. Plan horiek banakoak edo taldekoak izan daitezke, eta 8 urtekoak izango dira gehienez.

Bizkaiko Foru Aldundiak onetsi beharko lituzke planak , ondoko lehentasun irizpideak kontuan izanda:

  • Taldeko planak banakoak baino lehenago.
  • Nekazari gazteen eta nagusiki nekazari direnen kopururik handiena duten planek lehentasuna izango dute.
  • Jarduketa azalerak.

Hona hemen aplikatu beharreko laguntza ehunekoak:

  • Banako planentzako ehunekoak: II. Eranskinaren taularen kostuen %42,5.
  • Taldekako planentzako ehunekoak: II. Eranskinaren II. taularen kostuen %50.

Azalerak:

Berregituratzeko gutxieneko azalera 10 hektareakoa izango da taldeko planentzat eta 0,5 hektareakoa, berriz, banako planentzat. Berregituratzeko gehieneko azalera 25 hektareakoa izango da mahastizain eta urte bakoitzeko. Taldeko planetara 5 mahastizain gutxienez bildu beharko dira.

Burutzeko epea:

Mahastiak birmoldatu edota berregituratzeko laguntzak amaituko dira behin planean jasotako neurri guztiak lur-zati osoan bukatuta. Lur-zati bakoitzean egiteko neurriak 5 urteko epean amaitu beharko dira.

1-Barietatez aldatzeko laguntzak

Mahasti lur-zati baten barietate osoa gaintxertaketaren bidez aldatzeko laguntza. Lurzatiaren gutxieneko azalera 100 m2-koa izango da.

Zenbatekoa:

Foru Aginduaren II. Eranskinaren taulan zehaztutako zenbatekoei aplikatutako ehunekoa aplikatu beharko da. Uztaldi bati dagokion sarrera galeragatiko konpentsazioa gehitu ahal izango zaio zenbateko horri .

2-Ontzi itxurako mahastitik besotarako mahastira aldatzeko laguntzak.

Era baxuko kondukzio sistema duen mahastia goragoko kondukzio sistemara jasotzeko ekintza eta materialak erabiltzen direnean. Lurzatiaren gutxieneko azalera 100 m2-koa izango da.

Zenbatekoa:

Foru Aginduaren II. Eranskinaren taulan zehaztutako zenbatekoei aplikatutako ehunekoa aplikatu beharko da. Zenbateko horri uztaldi bati dagokion sarrera galeragatiko konpentsazioa gehitu ahal izango zaio.

3-Mahastia berregituratzeko laguntzak.

Mahastiaren berregituraketatzat hartuko dira xede hau duten ekintzak: mahasti lur-zati bat kendu eta beste bat landatzea, betiere eremu baliokideetan, barietatea edo landaketa sistema hobetuz.

Ondoko kostuengatiko laguntzak eskatu ahal izango dira:

  • Mahastia erauztea.
  • Mahastia landatzea.
  • Bestelako jarduketak: zapaldatzea, harriak kentzea, lurra desinfektatzea, eta abar

Azalerak:

Berregituratu beharreko lur-zatiaren gutxieneko azalera 100 m2-koa izango da.

Behin berregituratuta, lur-zati bakoitzeko gutxieneko azalera 0.5 hektareakoa izango da. Dena den, berregituratu eta moldatzeko plana egin ondoren gelditzen diren lur-zatien kopurua hasierako kopuruaren 100eko 80 baino txikiagoa baldin bada, berregituratu ondoko lur-zatiaren azalera 1.000 m2-koa izango da gutxienez..

Zenbatekoa:

Foru Aginduaren II. Eranskinaren taulan zehaztutako zenbatekoei aplikatutako ehunekoa aplikatu beharko da. Landatutako mahastiengatik eskubidea dago Landaketaren kostuak izeneko kontzeptuaren zioz gehienez 2 uztaldiko laguntza jasotzeko. Erauzketa geroratzen denean, Zenbateko horri uztaldi bati dagokion sarrera galeragatiko konpentsazioa gehitu ahal izango zaio.

Laguntzeko moduko gehieneko kostuak 1.525/2005 FAren Taularen II. eranskina
  Euros/ha
Erauztea 421,00 €
Erauztea 421,00 €
Lurra prestatzea 962,00 €
Landatzea:  
Landarea eta landatzea (unit.) 2,07 €
Bestelako kostuak 240,00 €
Laborantzaren kostuak (gehienez bi urte) 1.052,00 €
Besotarakoa 2.705,00 €
Ontzi itxurako mahastitik besotarako mahastira aldatzea (besotarakoa barne) 2,849,00 €
Oholesia 4.958,00 €
Mahats-parra 12.772,00 €
Desinfektatzea 2.104,00 €
Harriak kentzea 391,00 €
Lurra berdintzea 601,00 €
Zapaldatzea 18.752,00 €
Haizeteen kontrako harrizko hesiak 8.414,00 €
Untxien kontrako babesa 1.202,00 €
Gaintxertatzea:  
Txertatzea (unit.) 0,60 €
Bestelako kostuak 1.202,00 €

4-Dirusarreren galeragatiko kalte ordaina.

Berregituraketa eta birmoldaketa planen mendeko ardogileen konpentsazioa urte bakoitzean Bizkaiko Lurralde Historikoan jasotako azken hiru kanpainetako mahatsaren batez besteko balioaren %25ekoa izango da.

Konpentsazioa bi uztalditan ordainduko da, ontzi itxurako mahastitik besotarako mahastira aldatzeko gaintxertaketa denean izan ezik, uztaldi batekoa baino ez baita ordainduko.

ONURADUNEN ETA USTIETAGIAREN BETEKIZUNAK

Laguntza horien onuradunak Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden mahastizaintza ustiategien titularrak izan behar dira, eta guztien artean, ondoko baldintzak bete behar dituzte besteak beste:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda egotea.
  • Bizkaiko mahastizaintza Erregistroan izan emanda egotea.
  • Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenaren Erregistroan izena emanda egotea.
  • Lur-zati guztiak erregularizatuta izatea, mahastizaintzari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera.

Ondokoentzat ez da laguntzarik izango:

  • Bizitza naturalaren amaierara heldu diren mahastiak.
  • Azken 10 urteotan diruz lagundu diren ekintzak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoari esleitutako kupoaren araberako landaketa berrien kontzesioaren arabera landatu diren mahastien aldaketa, kontzesioa ematen denetik hamar urte pasa arte.

KONPROMISOAK ETA BETEBEHARRAK

Berregituratze eta birmoldatze planek ez dute behin ere handituko eremuak ekoizteko duen gaitasuna.

Planetan sartzen diren eremuak gutxienez ere hamar urtez landu beharko dira.

Planetan ondoko barietateak baino ezingo dira erabili:

Ondarrabi Zuri, Ondarrabi Beltza, eta BFAko Nekazaritza Sailak baimendutakoak.

Nahitaez txertaka edo landare-material ziurtatuak erabili beharko dira.

Onetsitako planetan ezarritako epeetan egin beharko dira jarduketak, eta jarduketon ondoriozko erantzukizunengatik erantzun. Taldeko planetan, nagusiki nekazariak direnek egindakoak izan behar dira jarduerok.

Prozesuan gertatutako aldarazpenak, aldaketa edo bestelakoak BFAko Nekazaritza Sailari jakinarazi beharko zaizkio.

IZAPIDETZA.

Planak BFAko Nekazaritza Sailari aurkeztu beharko zaizkio onets ditzan, baita beharrezko dokumentazioa eta martxoaren 16ko 1.525/2005 Foru Aginduaren eranskinetan argitaratutako formularioak ere.

ESKABIDEEN DATA ETA EPEAK

Onespen eskabidea: Onespen eskabideak urte bakoitzeko ekainaren bata baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Ordaintzeko eskabidea: Onetsitako Berregituraketa eta Birmoldaketa Planak betearazteko 2007/2008 kanpainara zuzendutako ordainketa-eskabideen epea 2008ko martxoaren 11tik apirilaren 30era da.

IMPRIMAKIAK

 

 
 

e-mailez bidali