saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Laguntza teknikorako telefonoa: 901 100 666 (deiaren kostua banatua) edo 94 608 3566.

Laguntza

Erabiltzaile berriaren erregistroa

Erabiltzailea eskatzeko, formulario bat bete behar da, eta informazio hori eskuratzeko pertsonaren ondoko datuak adierazi beharko dira: Izena, Enpresa, Telefonoa eta helbide elektronikoa.

Etorkizuneko kontratuen lizitazioei buruzko informazioa e-mail bidez jaso nahi duzu? aukera aktibatu eta interesdunak jaso nahi dituen kontratu-moten (obrak, herri lanen emakida, herri zerbitzuen kudeaketa, hornidurak, zerbitzuak, administrazioko bereziak edo bestelakoak) informazioa adierazi ahal izango du. Hori dela eta, argitaratutako kontratu berriei buruzko informazioa e-mail bidez jaso ahal izango du.

Datu guztiak bete ondoren “bidali” botoia sakatu behar duzu. Une horretatik aurrera, eta epe laburrean, eskatzaileak bere helbide elektronikoan erabiltzailea eta gakoa jasoko ditu, informazioa jaso eta harpidetza-datuak aldatu ahal izateko. Zuzeneko datuak adierazi behar dira. Izan ere, adibidez e-mail baliozkoa adierazten ez bada, ezinezkoa izango da erabiltzailea eta gakoa jasotzea, eta, ondorenez, ezin izango da kontsultatu nahi den informazioa.

Erabiltzailearen datuen aldaketa

Erabiltzailea eta gakoa adieraziz gero, datu pertsonalak aldatu ahal izango dira (Izena, Enpresa, Telefonoa, helbide elektronikoa), bai eta Etorkizuneko kontratuen lizitazioei buruzko informazioa e-mail bidez jaso nahi duzu? aukera ere. Aukera horren bidez, harpidetutako gaiak edozein unetan aktibatu, deuseztatu edo aldatu ahal izango dira.

Nire pasahitza ahaztu dut

Pasahitza ahaztu baduzu, edozein unetan pasahitza zure helbide elektronikoa adierazita bakarrik eskatu dezakezu, eta modu automatikoan zure posta elektronikoan sarbide-datuak jasotzen dituen mezua jasoko duzu.

Kontratuak kontsultatzeko beharrezkoak diren betekizunak

Kontratuen informazio zehatza formatu berezietan (Acrobat Reader, Autocad, Presto) erakusteko beharrizana dela medio, hori ikusteko softwarea ezarri behar da.

Jarraian, fitxategiak behar bezala ikusteko betekizunak zehaztuko ditugu:

  1. Agiri teknikoak nahiz administrazio agiriak PDF formatuan agertzen dira. Beraz, horiek behar bezala ikusteko, Acrobat Reader programa instalatu behar da.

    Acrobat Reader instalatu
  2. Sarritan, eta kontsulta asko obra-kontratuei buruzkoak direla aintzat hartuta, planoak eta aurrekontuak ikusi behar dira. Hain zuzen ere, fitxategi horiek DWG eta BC3 formatuekin agertzen dira, eta horiek ikusteko Autocad eta Presto programak instalatu behar dira.

    Autocad programari buruzko informazio gehiago

    Presto programari buruzko informazio gehiago