Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
        Buzoia  
Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2007ko Iraila | 6. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 TRESNAK

Imagen de Temas"Familia barruko indarkeria eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" azterketa, Manuel Calvo Garciarena.

Donostiako Kursaalen martxoaren 8 eta 9an egindako "Genero eta familia barruko indarkeriaren gaineko Biltzarra" delakoan, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Juridikoko katedraduna den Manuel Calvo Garciak "Familia barruko eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" izenburuko atariko txostena aurkeztu zuen, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Juridikoaren Laborategian Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarentzat egindako azterketa hain zuzen ere.

"Familia barruko eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" izenburuko ikerketak 2005eko bigarren seihilekoaren eta 2006ko lehengoaren artean bildutako 1000 espedienteren azterketa du oinarri eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako epai organoetako erregistroetan jaso eta epaia izan duten 588 kasuren eta Emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan epairik gabe artxibatutako 125 kasuren azterketan zentratzen da. Ikerketaren zuzendariaren hitzetan, genero indarkeria eta familia barruko indarkeria direla eta, Justizia Administrazioa hobetzen lagundu nahi dute ikerketaren emaitzek.

Txostenaren talde arduradunak, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege organikoan jasotako aldaketak direla bide, jardunbide juridiko berriaren eraginaren ebaluazioa egin nahi izan du eta legegintzako aldaketen aplikazioa noraino iristen den egiaztatu, baita berez pentsatu ziren xederako, hau da, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen defentsa zela-eta sistema judiziala hobetzeko burutzen ote diren begiratzea ere.

Eta datuak behar bezala zorroztasun osoz aztertu ondoren, ondorio hauek atera dira:

Genero indarkeria, "Familia barruko indarkeria" kategoriaren baitan gehien gertatzen den urraketa da, kontrastatutako balizkoen %90eko portzentajearekin, eta nahiko atzean ditu "Aurreko ahaideen aurkako indarkeria" eta "Ondorengo ahaide adingabeen aurkako indarkeria" kategoriak

a. Indarkeria izeneko epigrafean proposatutako sailkapenaren arabera, genero indarkeria, "Familia barruko indarkeria" kategoriaren baitan gehien gertatzen den urraketa da, kontrastatutako balizkoen %90eko portzentajearekin, eta nahiko atzean ditu "Aurreko ahaideen aurkako indarkeria" eta "Ondorengo ahaide adingabeen aurkako indarkeria" motakoak.

 

INDARKERIA
KOPURUA
PORTZENTAJEA
  Guztira
42
7%
Aurreko ahaideen aurkakoa Aurreko ahaideak
33
79%
  Ahulak
9
21%
 
  Guztira
18
3%
Ondorengo ahaide adingabeen aurkakoa Ondorengo ahaideak
14
78%
  Ahulak
4
22%
 
  Guztira
528
90%
Bikote barruko indarkeria Genero indarkeria
468
89%
  Familia barruko indarkeriaren beste balizko batzuk
60
11%
 
GUZTIRA  
588
100%

b. Genero indarkeria eremu pribatukoa delako ustea baztertzen ari dela baieztatu da, eta aldaketaren oinarrik bi dira: botere publikoek hartutako konpromisoa, tratu txarrak aldez aurretik aurreikusi eta detektatzeko neurrien inplementazioan islatzen dena, eta hiritarren zigor soziala.

Horretan salaketaren -notitia criminis- garrantzia nabarmentzen da, hura baita epaia jasotzen duten epai prozeduretako auzietako %93ren eragilea: biktimak babesteko tresnek -babes-aginduak, besteak beste- ereindako lur-eremua; eremuaren beste aldean dugu, berriz, salaketarik jarri gabe artxibatu diren auzien %63ko kopurua.

c. Absoluzioa ez da jada halakoetan hain arrunta, emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan emandako epaietatik %67k zigorra ezarri baitu, eta %33ra baino ez da iristen absoluzio kopurua: lehen hutsegite edo falta hutsa zena orain delitu gisa dago tipifikatuta, hortxe dago arrazoia.

d. Epaileek epaia emateko epeari dagokionez, salaketa aurkezten denetik edo epaileak egitateen berri jasotzen duenetik epaia eman arteko epea murriztu egin dela egiaztatu da, hurrengo taulan ikus daitekeenez:

EGUNAK
Instrukzioko epaitegiak
834
352,5
139,8
30,3
 
Zigor arloko epaitegia
774,5
510,1
193,5
41,1
 
Emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegia
39,4
11,5
 
Probintziako Auzitegiaren atala
1038,2
510
320,4
2003 urtea
2004 urtea
2005 urtea
2006 urtea

Absoluzioa ez da jada halakoetan hain arrunta, emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan emandako epaietatik %67k zigorra ezarri baitu, eta %33ra baino ez da iristen absoluzio kopurua: lehen hutsegite edo falta hutsa zena orain delitu gisa dago tipifikatuta, hortxe dago arrazoia

e. Biktimei babesa eskaintzeko tresnei dagokienez, aurrerakuntza nabarmenak gertatu dira, besteak beste erasotzaileen atxiloketak ugaritu egin dira, baita behin-behineko zigorrak ezartzea eta kalteak jaso dituzten emakumeak babesteko aginduak ematea ere.

f. Emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietako bulegoetan auzien artxibatzeari buruzko jasotako datuak, biktimak justiziarekiko duen jarreraren arabera interpretatu behar dira, esaterako, salaketa kentzea, horrek prozeduraren jarraipena eragotzi egiten baitu.
Aldi berean, Calvo Garcia jaunak hutsune gisa aipatzen du prozedurako esku-hartzearen garapenari eta irizpenei -auzien artxibatzeari buruzko irizpenak barne- eragiten dieten baterako arau edo ereduen homogeneizatze eza.

AUZIA / Biktimen JOKABIDEA
Kop.
%
Zigor garrantzirik ez duten egitateak
11
8,8%
   Salaketari eusten diote eta akusazioan berretsi egiten dira
5
45,5%
Ez diote salaketari eusten edo/eta ez dute akusazioan laguntzen
4
36,4%
Beste batzuk
2
18,2%
 
Ez da geratzen egiaztatuta deliturik egin denik
113
90,4%
   Salaketari eusten diote eta akusazioan berretsi egiten dira
23
20,4%
Ez diote salaketari eusten edo/eta ez dute akusazioan laguntzen
83
73,5%
Beste batzuk
7
6,2%
 
Beste batzuk
1
0,8%
  Beste batzuk
1
100%
 
GUZTIRA 
125
100%

“Zuzenbidean aldaketa nabarmenak egin arren ere, giza balioak ez dira horregatik goizetik gauera aldatzen. Eta praktika juridikoak berak ere denbora behar izaten du finkatu eta optimizatzeko, batez ere eragile juridiko eta sozialen pentsaerak aldatu behar izaten direnean.”

Azken finean, 2002-2004 aldian zehar epaitegietako jardunbidean familia barruko eta genero indarkeriaren arloan sartutako aldaketek emaitza baikorrak eman dituzte eta, aldi berean, biktimentzako babes integraleko neurrien eraginkortasuna eta, bestetik, tratu txarren eragileentzako zigorrak betetzeko eta horien tratamendurako jarduketak indartzeko giza baliabideetan eta baliabide materialetan gehiago eragin behar dela adierazten dute.

Ikerketaren zuzendariak ikerketaren amaieran banatu egiten ditu eraldaketa sozialaren erantzukizunak: Estatuaren eta beronen sistema juridikoaren artean, hainbat kolektiboren -emakumeen kolektiboak, besteak beste- eta gizarte osoaren artean, zeren eta:

legezko aldaketen eraginkortasunerako [...], zigor-mailakoena nahiz gizarte-mailakoena, ezinbestekoa da jardunbide sozial eta juridikoa aldatzea. Ezin da zain egon, batzuetan gertatu ohi denez, lege-eremuko aldaketak berez, automatikoki eta trantsiziorik gabe, aldaketa soziala erakar dezan. Aitzitik, gauzak alderantziz gertatu ohi dira. [...] Zuzenbidean aldaketa nabarmenak egin arren ere, giza balioak ez dira horregatik goizetik gauera aldatzen. Eta praktika juridikoak berak ere denbora behar izaten du finkatu eta optimizatzeko, batez ere eragile juridiko eta sozialen pentsaerak aldatu behar izaten direnean.

Igo

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.