Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
        Buzoia  
Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2007ko Iraila | 6. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 BEHATOKIA

Imagen de TemasFamilian esku hartzeko programa, etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurkako indarkerian espezializatua: 2006ko balantzea

2006ko maiatzean, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatuta, abian jarri zuten Familian esku hartzeko programa, etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurkako indarkerian espezializatua. Programa horretako laguntza emateko ardura Suspergintzari esleitu zioten kontratu bidez.

Programa honek laguntza psikosoziala ematen die indarkeria jasan duten emakumeei, tratu txarrak eman dizkiena bizi den etxean geratzea edo hara itzultzea erabakitzen baldin badute. Horrez gain, familia horietan bizi diren adingabekoei ere ematen die laguntza hori. Horrela, aukera ematen die batzuei eta besteei egoera horietan sor daitezkeen krisialdiei aurre egiteko, eta gaitasunak eta baliabideak ematen dizkie egoera horietan konponbide egoki bat bilatu ahal izateko. Programaren eginkizunak, helburuak, iraupena, onuraduren ezaugarriak eta esku hartzeko faseak BGIB buletinaren bigarren alean aurkeztu genituen, "Gaiak" atalean.

2006. urtea bukatu da, eta orain esku hartze horren emaitzak (laguntza jaso dutenen datuak eta ezaugarriak) adierazteko unea heldu da.

Hona hemen programaren datuak, 2006ko maiatzetik abenduaren 31 arte:

LAGUNTZA JASO DUETENEN KOPURUA
Emakumeak
36
Adingabeak (21)
Mutilak
10
Neskak
11

36 emakume horietatik, hamar hainbat herrialdetatik etorritako etorkinak dira (lau boliviarrak dira, bi kolonbiarrak, bi ekuadortarrak, bat hungariarra eta beste bat libanoarra); emakume talde osoaren % 28 dira etorkinak.

Programa abian jarri zenetik gaur arte laguntza eskaerak asko gehitu dira, eta, horren ondorioz, izapideak egiten ari dira, alde batetik, programaren laguntza jasotzen dutenen kopurua handitzeko, eta, bestetik, gaur egun programan esku hartzeko dauden lau kasuei beste egoera bat gehitzeko: tratu txarra jaso duen emakumea, ez dena tratu txarrak eman dizkionarekin bizi, baina ikusten zaiona arrisku handia duela harekin berriz bizitzen hasteko; hau da, tratu txarrak jaso aurreko egoerara bueltzatzeko

Udalerrien araberako banakatzea:

Barakaldo
5
Basauri
1
Berango
1
Bilbao
16
Getxo
3
Leioa
1
Ondarroa
1
Orozko
1
Santurtzi
3
Sestao
4

Programa honek laguntza psikosoziala ematen die indarkeria jasan duten emakumeei, tratu txarrak eman dizkiena bizi den etxean geratzea edo hara itzultzea erabakitzen baldin badute. Horrez gain, familia horietan bizi diren adingabekoei ere ematen die laguntza hori. Horrela, aukera ematen die batzuei zein besteei egoera horietan sor daitezkeen krisialdiei aurre egiteko, eta gaitasunak eta baliabideak ematen dizkie egoera horietan konponbide egoki bat bilatu ahal izateko

Emakumeen adina: 20 eta 71 urte bitarteko emakumeak dira, adinaren arabera honela sailkatu ditugunak::

Adina
Emakume kop.
20 urte edo gutxiago
0
21/30 urte
6
31/40 urte
8
41/50 urte
8
51/64
11
65/70
2
70 urtetik gorakoak
1

Emakume horiek askotariko ikasketa maila eta lanbideak dauzkate, baina euren artean ez dago alde nabarmenik: emakume gehienek oinarrizko hezkuntza jaso dute eta ekonomia ezkutuan edo etxeko andre jaduten dute. Horietarik 21 (% 58) lanean aritutakoak dira eta badute lanean eskarmentua. Gehienak, 11 emakume, zerbitzu pertsonalean aritu dira (etxez etxeko laguntza, jendea zaintzen, etxeko garbitzaile...).

36 emakume horietatik, zortzik euren diru-sarrerak dituzte eta 28 etxebizitza baten jabe dira.

Adingabeak euren ardurapean dauzkaten edo ez dauzkaten emakumeak: 2006an zehar, euren ardurapean seme-alaba adingaberik ez zuten 22 emakumeri lagundu zaie (% 61 izan dira); euren ardurapean seme-alaba adingabeak zituztenak, berriz, 14 izan dira (% 39). Honako zerrenda honek azaltzen du horien banaketa:

Adingabeak ardurapean dituztenak
Emakume kopurua
Adingaberik ez ardurapean
22
Seme-alaba 1
8
2 seme-alaba
5
3 seme-alaba edo gehiago
1

Emakumeen ardurapean dauden adingabeen adina: 8 hilabete eta 16 urte bitarteko adingabeak dira:

Adina Adingabeen kop.
Emakume kopurua
Urte bat baino gutxiagokoak
2
1-5 urte bitartekoak
6
6-12 urte bitartekoak
8
13-17 urte bitartekoak
3
18 urte edo gehiagokoak
2

Programan aritu den talde multidisziplinarioak banako laguntza espezializatua eman die emakume horiei guztiei. Banako laguntzaren osagarri, taldeko laguntza ere eman diete. Lehenengo, laguntza emateko esku hartzea planifikatu eta terapia taldea egituratu zuten; ondoren, urrian, lehenengo taldea jarri zuten abian, sei emakumek osatu zutena. Geroago, 2007ko martxoan, beste talde batekin hasi ziren lanean, zazpi emakumerekin.

2006an zehar, euren ardurapean seme-alaba adingaberik ez zuten 22 emakumeri lagundu zaie (% 61 izan dira); euren ardurapean seme-alaba adingabeak zituztenak, berriz, 14 izan dira (% 39)

Emakume horiek euren ardurapean zeuzkaten 21 adingabeekin esku hartzea zeharkakoa izan da (amatzea amek eurek egin dute), baina neska adingabe baten kasuan esku hartzea zuzena izan da. Bestalde, amak talde bileretara doazen bitartean umeak zaintzeko zerbitzua ematen zaie (haurtzaindegia): zerbitzu hori beharra zuten adingabe guztientzat izan da eta adinen arabera egokitu da. Adingabeko bik erabili dute zerbitzua. Beraz, lehenengo ama taldea abian jarri zenetik, zerbitzu hori bi neskari eman zaie.

Programan landu diren kasuak zenbait erakundetatik bidalitakoak izan dira: udaletako gizarte zerbitzuetatik, emakumeen elkarteetatik eta Emakume eta Familien Zerbitzutik beretik.

Horiek dira, beraz, 2006ari dagozkion programaren datuak. 2007ko lehenengo seihilekoan, berriz, 48 emakumeri (horietatik 15ek 2007an hasi dute tratamendua) eta 33 adingaberi lagundu zaie. Horrek agerian uzten du programak jaso dituen eskaerak gora egin dutela jardunean hasi zenetik gaur egunera arte.

Hori hala izan dela ikusita, izapideak egin dira programa zabaltzeko: alde batetik, programaren laguntza jasotzen dutenen kopurua handitzeko, eta, bestetik, gaur egun programan esku hartzeko dauden lau kasuei beste egoera bat gehitzeko: tratu txarra jaso duen emakumea, ez dena tratu txarrak eman dizkionarekin bizi, baina ikusten zaiona arrisku handia duela harekin berriz bizitzen hasteko; hau da, tratu txarrak jaso aurreko egoerara bueltzatzeko.

Emakume horiek mendetasun emozional handia diete tratu txarrak eman dizkienei eta, gainera, gizarteak nahiko gogor eragiten die harekin itzuli daitezen. Horrek erraztu egiten du salaketa egin, banatu edo urruntzeko agindua jaso aurreko egoerara bueltatzea; hau da, tratu txarra eman duenarekin bizitzera bueltatzea. Hori dela eta, gogoan hartu da beharrezkoa izan daitekeela emakume horiek aukera izatea programan sartzeko halako egoerarik gerta ez dadin; hau da, ahal den neurrian tratu txarrak berriz gertatzen diren kasuak gutxitzeko. Izan ere, tratu txarrak berriz gertatzeak arriskua dakar bai emakumeentzat bai horien ardurapean dauden adingabeentzat. Baina, aurre neurri gisa, programan geratuta, saihestu egiten da familiei laguntzeko programatik albo batera geratzea, tratu txarrak eman dizkienarekin bueltatzen direnean.

Igo

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.