saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

BILGUNE: Aurkezpena

Informazioa

Bilgune metodologia

[A] Irudiaren azalpena

  • Gerentziaren Konpromisoa
    • Zalantzak Argitzen
    • Zertarako?
    • Zertan dantzan?
  • Erakundeari buruzko gogoeta egiten
  • Taldean lan egiten dugu
  • Ikasitako gaiak

    Eta orain zer?

Zer da bilgune?

Erakundea kudeatzeko bestelako erak lantzeko topagunea da bilgune. Enpresetan entzuteko eta kudeaketa parte-hartzailea izateko metodologia eskaintzen du.

Zeinentzat da bilgune ?

bilgune, oro har, era guztietako enpresentzat eta erakundeentzat da, betiere hura balia dezaketen eta baliatu nahi badute eta kudeaketa osoagorako eta parte-hartzaileagorako bidea dela ulertuta.

Zertarako bilgune ?

bilgunek topaguneak sortzera bultzatzen ditu erakundeak, kudeaketa modu parte-hartzaileagoak landu ditzakete, betiere antolatzeko moduak eta lidergoa ulertzeko moduak berriz aztertuz eta ildo horretan lehen urratsak eginez, helburu hauetarako:

  • Emaitzak modu iraunkorrean hobetzea.
  • Talde eraginkorra eta konprometitua sortzea.
  • Erakundea kudeatzeko bestelako moduak badirela jakitea.

Enpresak erabaki behar du zein bide jarraitu bilgune esperientziaren ondoren (kudeaketarako nire egungo ereduari eutsi aldaketa txikiekin edo dinamika parte-hartzaileagoetan aurrera egiten jarraitu).

Transkripzioa

Bilguneren bideoaren transkripzioa
  • Erakundea kudeatzeko ereduei buruzko hausnarketaz ari gara. Ez dugu uste ezagutzak erakundetan datzanik, baizik eta hauexek eraikitzen dituzten pertsonetan.
  • Beharrak, hasiera eman diezaioke erakundea pentsatzeko moduei.
  • Ideia honek, pertsona bakoitzaren sormena laguntzean, erraztean eta taldean partekatzean datza.
  • Berezko sormena, buruzagitza banatuak eta erabaki arduratzuak estimulatzen ditu, talentua kudeatzeko era berriez hari gara, erakundeak testu inguruak sortzeko eta iradokitzeko gaitasuna izan behar du pertsonen berezitasuak ager daitezen eta lan egiteko prozesuak aberastu daitezen.
  • Bilgunerekin, erakundeak aurrera egin dezan bultzatu nahi dugu, aldaketen arabera erraz moldatzen diren antolaketa eta kudeaketa batzuetara jotzea da helburu.
  • Bilgunek, erakundea ikuspegi berri batzuetatik ikusi ahal izateko topaketa tokiak sortzen ditu.
  • Pertsona bakoitza denen artean bat da, pertsonen multzoa erakundea da.
  • Bilgune esperientzia, urte beteko garapen eta erakundeko pertsona guztien partaidetza behar dituen prozesua da.
  • Pertsona bakoitzak bere burua aurkezten du eta erakundean zer egiten duen zehazten du.
  • Bilgune esperientzian, aukeratutako proiektuen garapen denboran erakundea lagunduko duen aholkulariak parte hartuko du, aholkularia hasieratik enpresarekin dago lan prozesua gerentzia eta pertsonekin batera koordinatuz.
  • Pertsonek haien artean taldeak egingo dituzte eta aholkulariak proiektuen hedatze prozezuan taldeak eta gerentzia sustatzen ditu.
  • Bilgunek, enpresa barnean ikasteko prozesua sustendatzen du testu inguru honetan jendeak espereintzian oinarrituta ikas dezan nahi dugu, helburua da gogoetaz, jardunez eta gaur egungo une etorkizun eta erakundea kudeatzeko izan daitezken beste moduei buruzko elkarrizketa lekuak entseatuz ikastea.
  • Lanerako dinamikak aberastuz eta pertsonetan oinarritutako kudeaketa ereduak aurreratuz baizik ezin gaitezke hasi hitz egiten, erronkak, ilusioak eta partekatutako ikuspegiak eraikitzeaz.
  • Erakundeko persona desberdinen artean, Bilgunek ideien elkartrukea eragin du eta guztiok aberastu gaitu.
  • Zer da Bilgune? Zoramena, berrikuntza, hausnarketa, berba, zuk, nik, guztiok. Hobeto ezagutzen dugu elkar eta gustorago egiten dugu lan. Bilgune desadostasunak eta adostasunak elkar jartzea, Bilgune, enpatia, komunikazioa, lidergoa eta elkar entzumena.
  • Bilgune, parte artzea. Nik, nire lan taldearen motibazioa handitu nahi nuen, aholkulariak erakutsi zidan, hontarako pertsonak proiektuaren parte sentitu behar direla, hau da Bilgune.
  • Laneko dinamikak denok artean aztertzean, bestelako harremanetan oinarritutako erakundea egin dezakegula sinistu dugu Bilgunerekin.

Licencia Creative Commons Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia Bilgune metodologiak Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional izeneko lizentzia du.
Honakoa hartzen du oinarritzat: http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=9302&idioma=CA&dpto_biz=8&codpath_biz=8|6874|5547|8525|9302