saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Katastroaren berrikusketa Bizkaian

Informazioa

 

Nire jakinarazpen elektronikora atzitzea

Pertsona juridikoek bakarrik eskura dezakete euren jakinarazpena egoitza elektronikoan, horretarako ziurtagiri elektronikoa erabili behar dute.

BEZ a itzultzeko hileko erregistroan inskribatuak dauden pertsona fisikoak, halaber, egoitza elektronikoan sartuz jakinarazpena jasotzera behartuak daude. Horretarako, beren ziurtagiri elektronikoa, Izenperen sinadura elektroniko aurreratuari dagokion sistema (ontzien jokoa) edo B@k identifikazio-sistema erabil ditzakete.

Egoitza elektronikoa

Pertsona fisikoa banaiz eta identifikazio-sistema elektronikorik ez badut, nola lortuko dut nire jakinarazpena?

Pertsona fisikoak, BEZa itzultzeko hileko erregistroan inskribatuak daudenak izan ezik, ez daude bitarteko elektronikoak erabiliz jakinarazpena jasotzera behartuak eta irailaren 26a baino lehen elektronikoki jakinarazi ez bada, urrian beren helbidean posta ziurtatuz jakinarazpena jasoko dute.

Hala eta guztiz ere, zure jakinarazpena elektronikoki lortu nahi baduzu, ziurtagiri elektronikoaz baliaturik edo Izenperen sinadura elektroniko aurreratuaren sistema (ontzien jokoa) erabiliz egin dezakezu. Eta halako sistemarik ez baduzu, B@k identifikazio-sistemarantz jo daiteke. Horretarako, NANa eta helbideetara bidalitako aktibazio-kodea erabili behar dira.

Horretarako, hurrengo urratsak jarraitu beharko dira:

  • 1. Sakatu “Eskatu B@k” atalean
  • 2. Osatu erregistro-prozesua eta sortu B@k pasahitz propioa, erraz gogoratuko duzuna.

3. Lortutako pasahitzarekin jakinarazpena eskuratu eta titularra izanez gero, ondasunei buruzko informazioa ikusteko aukera izango da, egoitza elektronikoan sartuz.

B@k sistema identifikazio-bitarteko berria da eta pixkana etorkizuneko izapideetan erabili ahal izango da Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoan edo bestelako Euskal Herri Administrazioetan.

Etorkizuneko erabileretarako pasahitza gordetzea gomendagarria da.

Eskatu B@k


Zer jakinarazten da?

Higiezin bakoitzaren katastro-balioak jakinarazten dira, udalerri bakoitzari dagozkion Balioen Ponentziak aplikatu ostean. Horiek Bizkaiko Foru Aldundiak onartu ditu.

Jakinarazpenak bere agirietan honako edukia du:

  • Katastroaren balioaren jakinarazpen-akordioa.
  • Jakinarazpenaren xede diren higiezinen zerrenda, bere titularrarekin eta bakoitzaren ezaugarriekin.
  • Jakinarazpenean dauden kontzeptuak argitzeko azalpena.

Zer esaten da jakinarazpenean?

Jakinarazpenen edukia desberdina da kasuan kasuko higiezin motaren arabera; jarraian mota bakoitzean jasotzen den informazio xehekatuaren berri ematen duten adibide batzuk eskaintzen dizkizugu:


Nola jakinarazten da?
Bitarteko elektronikoen bidez

Jakinarazpen-modu hau nahitaezkoa da, higiezinetako titularrak pertsona juridikoak, BEZaren hileko itzultze-erregistroan inskribatutako pertsona fisikoak edo erakunde publikoak nahiz, aurrekoen mende, zuzenbide publikoko erakundeak badira.

Interesduna, behar bezala identifikatuta, jakinarazpenaren edukira iritsiko da Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez eta, xede horrez, 20 egun natural izango ditu.

Jakinarazpenak katastro-titularrentzako eskuragarri egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiko webgunean 2016ko irailaren 15ean.

Bitarteko ez elektronikoen bidez

Jakinarazpen elektronikora behartuak ez daudenak zerga-helbidean zuzeneko jakinarazpen pertsonala jasoko dute. Halakoetan, posta-bidalketa ziurtatuz baliatuko da.

Hala ere, nahi izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan sartuz lortu ahal izango da.

Bitarteko ez elektronikoen bidez

Bitarteko elektronikoak erabiliz jakinarazpenera behartuak ez daudenen kasuan, posta ziurtatuz jakinarazpena helbidean jaso ezin badezakete, xede horrez moldatutako gure bulegoetan jakinarazpena jaso dezakete, aldez aurretik hitzordua lortu ondoren honako telefono-zenbakira deituz: 946 125 500.


Datuak zuzenak ez badira?

Dei diezaguzu. Honako telefono-zenbakian eskainiko dugu arreta astelehenetik ostiralera bitartean, jaiegunetan izan ezik, 8:30etik 19:00etara: 946 125 500.

Bizkaiko Foru Aldundiko Katastro eta Balioztapen Zerbitzuak telefono-arretarako zerbitzua jarri du eskura eta katastro-balioen jakinarazpenetan dauden datuei buruzko zalantzak argitu ahal izango ditugu. Gainera, jakinarazitako balioetan antzemandako akatsak nola ebatzi jakingo duzu. Ildo horri eutsiz, beharrezkoa izanez gero, gure bulegoetan aldez aurretiko hitzordua emango zaizu.

Ondasun higiezinaren katastro-ezaugarriak zuzendu behar direla argi baduzu, zuzenean aldez aurretiko hitzordua eska dezakegu.

AURRETIKO HITZORDUA

ZERTAN LAGUNDU AHAL DIZUGU?

 946 125 500