saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Zerga alorreko berrikuntzak

Informazioa

2050/2019 FORU AGINDUA, urriaren 31koa.
Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 2050/2019 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2009ko ekainaren 9ko 1634/2009 Foru Agindua. Honen bidez, Bizkaiko Foru Ogasunean Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Batzordea sortu eta haren jarduteko arauak ezarri ziren.
B.A.O. 2019/11/08
1994/2019 FORU AGINDUA, urriaren 24koa.
Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 1994/2019 FORU AGINDUA, urriaren 24koa. Honen bidez, aldatu egiten da 60/2015 Foru Agindua, urtarrilaren 9koa, 20R eredua onesten duena. 20R eredua: bat-egiteen, zatiketen, aktibo ekarpenen, balore trukeen, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoaren, eta Europako sozietate edo kooperatiba-sozietate baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzearen zerga-araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena.
B.A.O. 2019/11/04
125/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren 125/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa. Honen bidez, batetik, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Erregelamendua onesten da; bestetik, UEFA Euro 2020 txapelketaren azken fasearen araubide fiskala garatzen da, eta, azkenik, aldatu egiten dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorra administrazio bideko berrikuspenaren arloan garatzeko Erregelamendua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-ikuskapenaren Erregelamendua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren erregelamenduak.
B.A.O. 2019/08/23
1487/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa.
Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuaren 1487/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa. Honen bidez, emariei, dohaintzei, zerbitzuen doako prestazioei, ekarpenei eta baliatzeei buruzko aitorpen informatiborako 182 eredua onartzen da.
B.A.O. 2019/08/02
16/2019 Ebazpena, ekainaren 25ekoa.
Salbuespena Europako Batzordearen Horizon saria dela eta, Horizontea 2020 programaren barruan.
B.A.O. 2019/07/04
1266/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1266/2019 FORU AGINDUA, ekainaren .21ekoa; honen bidez, Zerga Berezien Erregelamenduko 27., 101., 102. eta 110. artikuluetan xedaturikoa garatzeko arauak onetsi dira
B.A.O. 2019/07/02
1258/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1258/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa; honen bidez, Batasunaren barruko agiri administratibo elektronikoa betetzeko arauak eta 525 eredua («Batasunaren barruko larrialdiko bide-agiria») onetsi dira, barneko lurralde eremuko fabrikazioaren gaineko zerga berezien xedeko produktuen zirkulazioan aplikatzekoak.
B.A.O. 2019/06/28
1235/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1235/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa. Honen bidez zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren 94 ter artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten zerga-zorrak edo zehapenak direla-eta Bizkaiko Foru Ogasunaren zordun direnen zerrenda argitaratzeko data ezartzen da.
B.A.O. 2019/06/24
1188/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1188/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa; honen bidez, Sozietateen gaineko Zergaren (Bizkaiko Lurralde Historikoan ari diren atzerrian eratutako errentak eratxikitzeko araubideko erakundeak) eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) autolikidazioa aurkezteko 200 eta 220 ereduak onetsi dira, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako, eta ereduok telematikoki aurkezteko prozedura arautu da.
B.A.O. 2019/06/20
1053/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1053/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa. Foru-agindu honen bidez, batez besteko salmenta-prezioak onartu dira, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga, eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia kudeatzean aplikatzeko, prezio horiek 2018ko abenduaren 28ko 2139/2018 Foru Aginduaren bidez onartu ez ziren kasuetarako.
B.A.O. 2019/05/30