saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/26

 Bizkaiko Eskola Kirola 2018/2019 – Foru diru-laguntzak – Lehiaketa izaeradun kirol jarduerak eta Hezki

2019ko martxoaren 25ean argitaratu zen 2018-2019 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituen araudia (Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2019 Foru Dekretua, martxoaren 12koa).

Foru dekretu arautzaile horren 11.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, aurkeztutako eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko titularrak ebatzi ditu, Kirol Zerbitzuak 2019ko abuztuaren 8ko txostena eman ondoren.

Deialdia arautzen duen Foru Dekretuaren 18.1 Oinarriaren arabera, deialdi honetako diru-laguntzak emateko aurrekontuko muga 657.994,00 euro izango da, honela banatuta:

a) Seiehun eta bat mila bederatziehun eta laurogeita hamalau euro (601.994 euro), 2019ko ekitaldiko G/0403/341108/45100/0000_2007/0134 aurrekontu-partidaren kargura, eskola, guraso elkarte, kirol erakunde eta kirol arloko udal fundazio publikoentzat (irabazi asmorik gabeko erakundeak).

b) Berrogeita zazpi mila euro (47.000 euro), 2019ko ekitaldiko G/0403/341108/44300/0000_2007/0134 aurrekontu-partidaren kargura, partaidetzarik gabeko entitateentzat.

c) Bederatzi mila euro (9.000 euro), 2019ko ekitaldiko G/0403/341108/43299/0000_2007/0134 aurrekontu-partidaren kargura, udalentzat eta udalek kirolaren arloan dituzten udal organismo autonomoentzat (udalerriak eta tokiko erakundeak).

Horrenbestez, Zerbitzuaren 2019ko abuztuaren 8ko, zerbitzuaren txostena aintzat harturik, beheraxeago azaltzen dena xedatuko dut. Horretarako, kontuan hartzen dut zer eskumen ematen dioten honako arau hauek Euskara, Kultura eta Kirola Sailaren titularrari: Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko 1987ko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Araua (39.i eta 67.1. artikuluak), Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua, Euskara eta Kultura Sailaren Egitura Organikoaren Araudia onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 6ko 2018/22 Foru Dekretua, eta arau horiekin bat datozen gainerako xedapenak. Hala, bada, honako hau, ikus 2019ko abuztuak 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala

 
 

itzuli