saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/27

 Zorrotzako udal kiroldegiko ateak igandean irekiko dira berriz ere, irailak 1, kalitate eta segurtasun handiagoko instalazio berrituekin

Eraikin nagusiaren estalkia aldatzea, larrialdietako irteera berri bat egokitzea, eta aldageletatik hockey eta padel pistetarako eta gimnasiorako pasabidea estaltzea -euria denean erabiltzaileak busti ez daitezen- dira osatu beharreko obra nagusiak

Domekan hasita, erabiltzaileek instalazioak erabiltzeko aukera izanen dute, Kiroldegi honek eskaintzen dituen zerbitzuez –igerilekua, atletismo-pista, furbol-zelaia, hockey-pabilioia, erabilera askeko gimnasioa eta padel eta tenis pistak- profitatzeko. Gainera, entrenamenduak kirol instalazio hauetan egiten dituzten klubek eta taldeek pabilioia erabili ahal izango dute 17:00etatik aurrera

Fitness aretoa jendearentzat irekiko da barikuan, irailak 13, bertako makinak berriz ere finkatzeko lanak amaitu ondoren

Kirol-instalazio horiek kalitate, segurtasun eta erosotasun handiagoko gune bat eskaintzen die erabiltzaileei, Urian gorputz-ariketaz eta kirolaz gozatzeko modua izan dezaten

Zorrotzako Udal Kiroldegiak berriro irekiko ditu ateak domekan, irailak 1, Bilboko Udalak joan den uztailaren 1ean hasitako hobekuntza-obrak eta mantentze-lanak ostean.

Eraikin nagusiaren estalkia aldatzea, larrialdietako irteera berri bat egokitzea, eta aldageletatik hockey eta padel pistetarako eta gimnasiorako pasabidea estaltzea -euria denean erabiltzaileak busti ez daitezen- dira osatu beharreko obra nagusiak.

Domekan hasita, erabiltzaileek instalazioak erabiltzeko aukera izanen dute, Kiroldegi honek eskaintzen dituen zerbitzuez –igerilekua, atletismo-pista, furbol-zelaia, hockey-pabilioia, erabilera askeko gimnasioa eta padel eta tenis pistak- profitatzeko. Gainera, entrenamenduak kirol instalazio hauetan egiten dituzten klubek eta taldeek pabilioia erabili ahal izango dute 17:00etatik aurrera. Fitness aretoa jendearentzat irekiko da barikuan, irailak 13, bertako makinak berriz ere finkatzeko lanak amaitu ondoren.

Era horretan, kirol-instalazio horiek kalitate, segurtasun eta erosotasun handiagoko gune bat eskaintzen die erabiltzaileei, Urian gorputz-ariketaz eta kirolaz gozatzeko modua izan dezaten.

Zorrotzako kiroldegiko hobekuntza horiek herritarrek proposatuta egin dira; izan ere, Bilboko Udalaren Parte hartze bidezko 2019ko aurrekontuen programan jasotako ekimenetako bat denez gero. Obrak egiteko 2 hilabete behar izan dira, gutxi gorabehera, eta 279.000 euro inguruko inbertsio bat ekarri dute.

Bilboko Udala

 
 

itzuli