saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/22

 Sestao – La Benedicta kiroldegian eskaladarako boulder bat instalatzeko lana esleitu da

Udalak Benedikta kiroldegian boulder berria irailean instalatzen hastea espero du, obrak 24.946 eurotan esleitu ondoren.

Eskaladan ohiko babes-materialik gabe entrenatzen diren pertsonentzako kirol gunea da boulderra; soken eta arnesen ordez koltxoneta bat erabiltzen da erorketen ondorioak leuntzeko.

Boulder berriak 8,60 metroko bi horma izango ditu, eta 5,80 metro luze eta gehienez 4,5 metro altu den beste horma bat ere bai.

Kontratuan gaur egun dagoen egitura desmuntatzea eta birziklapen-zentro batera eramatea ere kontuan hartzen da. Egitura horrek 20 urte baino gehiago dauzka.

Argazkia eta albistea: Sestaoko Udala

 
 

itzuli