saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/21

 Zalla – Kiroldegiko biribilgunea zabalik astearte honetatik aurrera

Behin kiroldegirako sarrera berria seinaleztatu eta balizatzeko lanak beteta, kirol-instalazio horietara heltzeko asmoa duten gidariek bide berri hori erabiliko dute astearte honetan hasita, abuztuak 20. "Hala, bai sartzeko (irudian kolore morez adierazitakoa) bai irteteko (urdinez) zubibide berria erabiliko da. Bide horrek 3,25 metro zabaleko errei bana ditu norabide bakoitzean; oinezkoentzako 2,5 metro zabaleko ezpaloiak alde bietan; eta bizikletentzako 2 metro zabaleko errei bat gehiago. Beraz, abuztuaren 20tik aurrera orain arte erabilitako kiroldegiko sarrera behin betiko itxita geratuko da", udaletxeko iturriek adierazi dutenez.

Argazkia eta albistea: Zallako Udala

 
 

itzuli