saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/20

 Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren kirol kluben arteko diru-banaketa deialdia

Bizkaia Bizkaialde Fundazioa 1/2019 iragarkia, abuztuaren 12koa, Bizkaia Bizkaialde Fundazioarena; honen bidez, argitara ematen da fundazioak 2019/2020 denboraldirako edo 2020. urterako kirol kluben artean banatuko dituen diru-emateen deialdia

Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren Patronatuak, 2019ko maiatzaren 22an eginiko bilera batean, erabaki zuen deialdi baten oinarri arautzaileak onartzea, diru-emateak banatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko kirol klubentzat, beren taldeak maila gorenetan mantentzen laguntzeko.

2019ko ekitaldian, fundazioak milioi bat eta berrogeita hamar mila euro (1.050.000 euro) bideratuko ditu gehienez diru-emate horietara.
Iragarki honen bitartez, argitara ematen da Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren 2019ko diru-emate horien deialdia.

2019ko abuztuaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala

 
 

itzuli