saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/19

 Kolesterolaren Ibilbideak – LEA15 Gizaburuaga-Lariz; Eguendik irtenda eta Oletaraino jarraituz

LEA15 Gizaburuaga-Lariz Kolesterolaren Ibilbideak Eguengo gune nagusia elkartzen du Lariz auzoarekin. Eguendik jeitsi eta Lea erreka gurutzatuta Lea Ibilbidea izenarekin Munitibar eta Lekeitio artean egokitu den bidearekin egiten du bat. Tarte honetan tokiko hormigoizko edo asfaltozko bideak hartxintxarrezko pistekin tartekatzen dira. Errotabarri eta Erezaerrota artean pista malda erditik doa, puntu zail bat tarteko (0.400PK). Bailararen hondoan doan zati lau baten ondoren, Lexardi igarotan garaiera irabazten du berriro, beste tarte zail batekin (1.300PK inguruan). Pistaren ondoren BI-3447 errepideko espaloira irteten da, Lariz baserriraino tarte laua eginez.

• Mota:Lineala

• Zailtasuna:Ertaina

• Segurtasuna:Handia

• Irisgarritasuna:Txikia

Kolesterolaren Ibilbide gehiago ezagutu nahi badituzu web.bizkaia.eus/eu/web/rutas-del-colesterol webera jo ezazu

 
 

itzuli