saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/09/06

 Agiri ofizialak - Laguntza, kontratazio eta informazio gehiagori buruzko azkenaldiko deialdiak

- BFA/DFB (BAO 2019/08/28) Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren 2418/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa. Honen bidez, ebazten dira Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 12ko 17/2019 Foru Dekretuaren babesean aurkeztutako diru-laguntzaren eskaerak. Foru Dekretu horren bidez, 2018-2019 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira. Jarduera horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 24ko 99/2018 Foru Dekretuak arautu ditu

- Vitoria-Gasteiz - Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila (EHAA 2019/08/28) AGINDUA, 2019ko maiatzaren 28koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundación «Euskal Mendizaletasunaren Museoa / Museo del Montañismo Vasco (EMMOA)» Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak

- BFA/DFB - Euskara, Kultura eta Kirol Saila (BAO 2019/08/29) Bizkaiko Foru Aldundiaren 126/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Bizkaiko eskola kirola programak 2019/2020 denboraldian izango duen arautegia ebazten duena (Oker zuzenketa)

- Vitoria-Gasteiz (EHAA 2019/08/29) AGINDUA, 2019ko maiatzaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren estatutuen aldaketa

- Erandio (BAO 2019/09/02) Gizarte Ekintza sailaren diru-laguntzak emateko 2019ko deialdia, zahartze aktiboa sustatzeko eta adineko pertsonei zuzendutako gizarte intereseko ekimenak zein jarduerak laguntzeko izango dena (1772/2019 Alkatetzako Dekretua)

- BFA/DFB (BAO 2019/09/03) Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakia, 2019ko abuztuaren 21ekoa, karrerako funtzionario izendatzen duena, Kirol Koordinatzaile espezialitatean

 
 

itzuli