saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/13

 Aste honetako ibilbidea – ENK11 Artzentales: Traslaviña-Amalurra; Traslaviñako landa inguruneak ezagutzeko aste honetako Kolesterolaren Ibilbidea

Ibilbideak Traslaviñaren hegoaldeko landa-inguruneak zeharkatzen ditu, Artzentalesen. Hegoalderantz abiatzen da BI-630 errepideko espaloitik, Andra Mari eleizaren parean Kolitza ibairen ibarrera jaisten delarik. La Reneja hegoalderantz kurritzen du, Amalurra hotelaren ondotik igarotzen da (%12tik gorako tarteak), Bilbo-Santander trenbidea gurutzatzen du eta Regomedora iristen da; joaneko bide beretik itzultzen da, amaierako tartean ezik: Amalurra gaindituta Laisekatik igarotzen da (%12tik gorako tarteak igoeran eta jeitsieran).

• Mota: Zirkularra

• Zailtasuna: Ertaina

• Segurtasuna: Ertaina

• Irisgarritasuna: Ertaina

Kolesterolaren Ibilbide gehiago ezagutu nahi badituzu web.bizkaia.eus/eu/web/rutas-del-colesterol web gunera jo ezazu
 

 
 

itzuli