saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/08/12

 Txirrindularitza – Sandra Gutierrez, Inés Cantera eta Enara Lopez, Euskaldun Torneoko txapeldun

Sopelako Udalaren XXXV sariarekin bukatu da Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatu duen emakumezkoen Euskaldun Torneoa. Guztira 20 proba jokatu dira martxoaren 19az geroztik, Zaldibiako Emakumeen Saria jokatu zenetik, hain zuzen. Sei hilabeteko lehiaketa hiru kategoriatan banatu da: kadeteak, junior maila eta Open maila.

Kadeteetan Bioracer Metallo taldeko Sandra Gutierrez izan da garaile, bigarren sailkatuarekiko 36 puntura. Juniorretan, Moreaga Taldeko Inés Canterak 24 puntuko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Idoia Erasori. Eta Open kategorian, garaipena Enara Lopezentzat izan da, Bizkaia Durango-ko 23 urte azpiko txirrindularia, zeinak 13 puntuko tartea ziurtatu duen elite mailako Lija Laizane bigarren sailkatuarekiko. Gutxienez, proba guztien ehuneko 80ko partaidetza beharrezkoa izan da sarietarako aukerak izateko.

Albiste osoa: EKFB

Argazkia: Zikloland

 
 

itzuli