saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/30

 Saskibaloia – Erabakita 2019ko Emakumezkoen Euskal Kopako partaideak

Sei euskal taldek hartuko dute parte Euskal Saskibaloi Federazioaren 2019. urteko Koparen edizioan. Bi fase izango ditu txapelketak. Irailaren 7an abiatuko dira finalaurrekoak, eta bigarren mailako euskal taldeek jokatuko dute. Ausarta Barakaldo EST eta GDKO Ibaizabal talde bizkaitarrek Añares Rioja ISB-rekin lehiatuko dira. Fase honetako garailea irailaren 20an Durangoko Landako polikiroldegian jokatuko den lauko finalera pasako da. Finalerdi horietan Lointek Gernikak IDK Gipuzkoa jasoko du. Finala irailaren 22an jokatuko da Durangon.

Argazkia eta albiste osoa: Euskal Saskibaloi Federazioa

 

 
 

itzuli