saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/29

 Aste honetako ibilbidea – URI07 Barrika; Elexaldeko herrigunea zeharkatu, El Golfotik igarota

URI07 Barrika ibilbideak Barrikako Elexalde eta Artepeta inguruneak zeharkatzen ditu. Udaletxetik frontoi aldera igo eta Garramuneko espaloietan zehar Itxas Gane jatetxeko aparkalekura iristen da, trafiko handiko puntu honetan ibiltariei babesa falta zaielarik. BI-2122 errepidea gurutzatu eta Artepeta urbanizazioa inguratzen du. Itxas Ganera itzuli ondoren eta BI-2122 errepideko bazterbidean zenbait metro egin ondoren, metro batzu gora egin eta Elexaldera itzultzen da errepidearekiko bereizitako oinezko bide batean zehar, Jonakonera iritsi eta abiapuntura itzuliz.

• Mota: Zirkularra

• Zailtasuna: Ertaina

• Segurtasuna: Ertaina

• Irisgarritasuna: Ertaina

Kolesterolaren Ibilbide gehiago ezagutu nahi badituzu web.bizkaia.eus/eu/web/rutas-del-colesterol gunera jo ezazu.

 

 
 

itzuli