saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/29

 San Mameseko kiroldegirako aurreko hitzordua eskatzeko epea zabaldu da

Bilboko Udalak San Mameseko kiroldegian 2019/2020 denboraldirako eskaintzen dituen 22 ikastaro horietako baten edo batzuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek irailaren 6ra arte dute epea aldez aurreko hitzordua eskatzeko.

Eskatzaileei zenbaki bana emango zaie, eta zozketa batean parte hartzeko eskubidea izango dute horrela: zozketa horren bidez zehaztuko da hurrenkera, kiroldegi berri horretan eskaintzen diren kirol modalitateetako baterako edo besterako izena emateko. Zenbaki hori kiroldegietan salmenta automatikorako dauden makinetan edo www.bilbaokirolak.eus webgunearen bidez eska daiteke. Aurretiazko hitzorduaren bidez, eguna eta ordua gordetzen dira eskatutako ikastaroetan izena eman ahal izateko, baina horrek ez du bermatzen ikastaroetan lekurik izango denik.

Irailaren 10ean ospatuko da zozketa, aldez aurreko hitzorduak emateko ateratako zenbakiaren araberako hurrenkeran. Zozketa bat egingo da Bilbao Kirolak sareko kiroldegietako bakoitzean, eta San Mamesko kiroldegian ere bai.

Irailaren 16tik aurrera hasiko da izena emateko epea Bilbao Kirolak-en abonatutako jendearentzat, baldin eta aldez aurreko hitzordua badu; irailaren 24an, ostera, aldez aurreko hitzordurik ez duten abonatuentzat, eta irailaren 26an, abonatu ez direnentzat.

Aukera izango da, orobat, kiroldegi bakoitzeko salmenta automatikoko makinetan emateko izena, eta webgune honen bidez ere bai: www.bilbaokirolak.eus. Abonatu bakoitzak zozketan esleitu zaion egunean eta orduan egin ahal izango du izen-ematea.

Argazkia eta albiste osoa: Bilbao Kirolak

 

 
 

itzuli