saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/22

 Kolesterolaren Ibilbideak – BUS24 Forua-Moruetako Punta; Urdaibaiko bazterra Elejaldetik abiatuta

BUS24 Forua-Moruetako Punta Ibilbideak Elexalde eta Gernika elkartzen ditu, abiapuntura itzultzeko BI-2235 errepidea jarraituz. San Martin de Tours eleizaren ondotik igaroz eta Euskotrenen geralekura jeitsiz abiatzen da Elexaldetik. Trenbide gainetik pasatu ondoren, pista bat eta egurrezko pasagune bat jarraitzen ditu padura zeharkatzeko, ibaiaren mendebaldeko pistara iristen delarik. Alde bietan zuhaitz lerro bana daukan pista honek ibaiaren bazterrak indartzen laguntzen du eta Moruetako Puntan amaitzen da 2.500 metro egin ondoren. Ibiltariak hauteman dira ibilbidea aintzinako teileriaraino luzaten dutenak trenbide ondoko bidezidorrari jarraituz. Itzulerako bidea joanekoaren berbera da lehen 2 kilometroetan zehar, jarraian Atxagan trenbidea gurutzatzen delarik, ondoren Gaitokatik Beaskoara igoz %12tik gorako malda bati jarraituz tokiko asfaltozko bide batean zehar. Abiapuntura Elexaldeko herriguneko espaloiei jarraituz iristen da.

• Mota: Zirkularra

• Zailtasuna: Ertaina

• Segurtasuna: Handia

• Irisgarritasuna: Ertaina

Kolesterolaren Ibilbide gehiago ezagutu nahi badituzu web.bizkaia.eus/eu/web/rutas-del-colesterol webera jo ezazu

 
 

itzuli