saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/17

 Arrauna – Lehiak aurrera jarraituko du igandean, Sestaoko XVIII. Banderaren eskutik

Pasa den asteburukoan Zierbena izan da VII. CaixaBank Banderaren irabazlea, eta Orio Babyautok beste garaipen bat lortu du IV. CaixaBank Banderan

Garaipena Zierbena Bahías de Bizkaiarentzat Castro Urdialeseko uretan, denboraldiko lehen garaipena lortuz. 21"04”48ko denborarekin, Juan Zunzuneguiren mutilek VII. CaixaBank Bandera etxera eramatea lortu du. Bere aldetik, CaixaBank Patroi Onenaren Sailkapenenan, Arkaitz Diaz, Donostiarrako patroiak jarraitzen du lidertzan.

Zierbena Bahías de Bizkaia estropada hasieratik gailendu da bere txandakideei eta 21"04”48ko denborarekin estropadaren garaipena lortu du. Urdaibai Avia izan da bigarren, 6”80ra. Orio Babyauto, bere aldetik, hirugarren izan da, 21"15”05eko kronoarekin eta Santurtzi Iberdrola itxi du txanda, garaileengandik 26”60ra, seigarren postuan amaituz.

Bigarren txandan, GO fit Hondarribia eta Donostiarraren arteko lehia polit bat ikusi ahal izan dugu. Azkenean , txandako garaipena "Ama Guadalupekoa"rentzan izan da, laugarren postua lortuz 21"27”44ko denborarekin. Donostiarrak bostgarren izan dira hondarribiarrengandik 3”60ra. Ondarroa Cikautxo hamargarren izan da gaurkoan 22"03”32ko denborarekin eta Kaikuk itxi du gaur sailkapena "galipo"engandik 1"16”32ra.

Cabo izan da lehen txandako traineru indartsuena, zazpigarren postua lortuz 21"58ko denborarekin. Lekittarra Elecnor zortzigarren izan da, garaileengandik 56”02ra. Astillero Repsol Electricidad y Gas, 22"01”76rekin, eta San Pedro, 22"04”74rekin, bederatzigarren eta hamaikagarren sailkatu dira gaurko jardunaldian.

Orio Babyautok asteburu perfektua itxi du

Garaipen berria Orio Babyautorentzan Euskotren Ligan, IV CaixaBank Banderan garaile izanda. "Txiki" traineruaren denbora 11"35”06koa izan da. Donostia Arraun Lagunak sailkatu da bigarren postuan, garaileengandik 18”30era. Hondarribia Bertako Igogailuak izan da hirugarren, 11"58”88ko kronoarekin eta Donostiarrak itxi du gaurko estropada Santi Zabaletaren neskengandik 46”56ra.

Bi jardunaldi berri

Deskantsurik hartzeko denborarik gabe, txapelketa datorren asteburuan buletatuko da beste bi jardunaldirekin. Larunbatean, Orioko XXIX. Estropadak - VII. Orio Kanpina Bandera lehiatuko da eta igandean XVIII. Ayuntamiento de Sestao Bandera.

Argazkia eta albistea: ACT TV

 
 

itzuli