saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/16

 Paddle-surf eta piragua zerbitzuak Erandion

Zerbitzua Erandioko uretan egingo da:

• Piraguak: Kadagoa errekaren bokaletik Axpeko nasara bitartean

• Paddle surfa: Rontegi zubitik ontziolara bitartean.

Erandion erroldatutakoentzat doakoa izango da zerbitzua, eta ekainetik irailera bitartean egingo da, larunbat eta igande eta jai egunetan. Gehienezko denbora 2 ordu jarraian izango da, eta ordutegia honakoa da:

• Piraguak: 10:00etatik 14:00etara

• Paddle surfa: 16:00etatik 20:00etara

Erandion erroldatuta ez daudenek 15 euroko alokairua ordainduko dute piragua bikoitz baten truke (2 ordu), eta 10 eurokoa banakako piragua edo paddle surf taula baten truke (2 ordu). Erroldatuta ez dauden adin txikikoentzat zerbitzua doakoa izango da, baina adin txikikoen baldintzak bete beharko dituzte. Aurretiaz tiketa kiroldegietan erosi behar da.

Erandioko Udala

 
 

itzuli