saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/11

 Asteburu honetan, Sopelan, Euskadiko Surf Egokituko Nazioarteko Txapelketaren lehenengo edizioa

Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin

Peņa Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan

Ostiralean, uztailak 12, 18:00etatik aurrera Sopelako Udalak lehiaketako parte-hartzaile guztiei harrera egingo die Kurtzio Kultur Etxean

Uztailaren 12, 13 eta 14an Euskadiko Surf EgokituKO Nazioarteko Txapelketaren lehenengo edizioa ospatuko da Arrietara hondartzan. Sopelan jada, dena dago prest Peņa Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako kirol ekitaldi hau martxan jartzeko. Ekitaldian ezgaitasun anitzak dituzten mundu osotik etorritako 70 surflari profesionalek parte hartuko dute: Japonia, Estatu Batuak, Australia, Hawaii, Hegoafrika, Frantzia, Zeelanda Berria, Argentina, Brasil eta Italia, beste batzuen artean.

Albistea eta argazkia: Sopelako Udala

Informazio gehiago

 
 

itzuli