saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/10

 Mallonako futbol zelaietako batean belar artifiziala aldatzeko lanak hasi ditu Bilboko Udalak

6.000 metro karratu baino gehiago dituen B zelaian ari dira lanak egiten; 11ko futboleko zelai bat dago bertan, luzetara aritzeko, eta 7ko futboleko beste zelai bi, zeharretara jarrita

Belarrarekin batera, kirol ekipamendua–ateak eta banderatxoak- aldatu, uren hustuketa eta bilketa hobetu eta saneamendu sarea garbitzeko lanak egingo dituzte

Mallonako futbol-zelaietan 60 talde baino gehiago aritzen dira entrenatzen eta lehiatzen, 1.000 futbolari baino gehiago Bilboko lau klubetakoak: Danok Bat Fikako Kluba, Santutxu F.C., SD Begoņa eta C.D.Solokoetxe

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak-en bitartez, Mallonako B udal futbol-zelaiko hobekuntza lanak hasi ditu. Belarra eta kirol ekipamendua aldatuko ditu, ebakuaziorako eta urak biltzeko sistemak hobetuko ditu, baita saneamendu-sarea ere.

Orain kendu duten belarra 2006an jarritakoa da; jarriko duten berria azken belaunaldikoa da: oinarrian xafla bat, latex-indukzio batekin finkatuta eta horren gainean zuntzak –hari bakunekoak eta fibrilatuak-; hori guztia harez eta kautxu-aletxoz egindako nahasketarekin beteta.

Futbol-zelaia 96,50 metro luze eta 63,00 metro zabal da, hau da, 6.080 metro karratu ditu eta 3 zelai daude guztira: 11ko futboleko zelai bat, luzetara aritzeko, eta 7ko futboleko beste zelai bi, zeharretara jarrita.

Belarrarekin batera, kirol ekipamendua–ateak eta banderatxoak- aldatu, uren hustuketa eta bilketa hobetu eta saneamendu sarea garbitzeko lanak egingo dituzte.

Lan horiek hilabete biko epean egingo dira eta 141.291 euroko inbertsioa egingo du Bilboko Udalak.

Mallona

Mallonako futbol-zelaietan 60 talde baino gehiago aritzen dira entrenatzen eta lehiatzen, 1.000 futbolari baino gehiago, Bilboko lau klubetakoak: Danok Bat Fikako Kluba, Santutxu F.C., SD Begoņa eta C.D.Solokoetxe.

Argazkia: Bilboko Udala

 
 

itzuli