saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/10

 Taekwondoa – Bost domina Euskadirentzat Valladolideko nazio mailakoetan

Euskadiko Taekwondo Federazioko ordezkariek bost domina pilatu dituzte gizonezko eta emakumezko Nazio mailako Txapelketetan. Kadete, Junior eta 21 urtez azpikoek parte hartu dute pasa den asteburuan Valladolideko Pisuerga Udal Kiroldegian jokatutako lehiaketa horretan. Lurralde Federazio guztietako mila kirolaritik gora aritu dira txapelketa ofizialean, maila bakoitzeko taekwondolari onenak nor baino nor.

Argazkia: EKFB

 
 

itzuli