saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/05

 12 eta 17 urte bitarteko gazteek #Gaztekluba Udaz gozatu dute, Bilboko Udalak gazteen aisialdirako prestatutako programa

Hauek dira udarako udal programa osatu duten 51 jardueretako batzuk: chill out gunea, musika-emanaldiak, tailerrak, skatea, eguneko irteerak, dantza eta piraguak eta paddle surfa itsasadarrean

Churruca kaia izan da gazteak elkartzeko gunea eta bertan egin dira jarduerarik gehienak

12 eta 17 urte bitarteko gazte bilbotarrek ederto pasatu dute 51 jarduera egiten: musika emanaldiak, tailerrak, skatea, piraguak itsasadarrean eta eguneko irteerak. Izan ere Bilboko Udalak #Gaztekluba Uda antolatu du gazteen aisialdirako uda honetan.

Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak Churruca kaia bisitatu du, bertan egin baitira jarduerarik gehienak eta gazteen topalekua izan baita egunotan. MusikFest Jaialdia eta banden eta 15 eta 21 urte bitarteko bakarlarien maratoia izan dira jarduerarik nabarmenenak, baina espazio horretan beste jarduera batzuk ere egin dira: paseoak piraguan, eskalada-murrua, saskibaloia, futbolina edo skatea.

Programatu diren jarduera guztiak izan dira doakoak, Bilbotik kanpora egin diren eguneko txangoak izan ezik. #Gazteklubak zenbait helburu dauzka:

• nerabeei aisialdirako eskaintza bat aurkeztea, beraien jakin-mina pizteko, irudimena eta sormena garatzeko, eta beste gazte batzuekin esperientzia berriak bizi ditzaten kirolean, artean eta kulturan, besteak beste.

• gazteen artean aisia osasuntsuaren kultura sortzen laguntzea, arriskuzko jokabideak eta jarrerak prebenituz, berdinen artean errespetuzko harremanak sortuz, eta hiria eta hiritarrak errespetatuz.

• hiriko auzo ezberdinetako neska-mutilen arteko harremana erraztea.

• familia-kontziliazioa babestea.

#Gaztekluba Uda-k bat egingo du gazteguneen gazte aisiako eskaintzarekin. Gazteguneek jarduera bereziak prestatuko dituzte ekaineko azken astean: GazteChef (pintxo lehiaketa) eta kirol alternatiboak: Jugger, Quidditch eta Grand Prix.

Argazkia eta albistea: Bilboko Udala

 
 

itzuli