saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/09

 Aste honetako ibilbidea – BUS01 Ea-Erreketa, Agiñerrekan gora egiteko Kolesterolaren Ibilbidea

BUS01 Ea-Erreketa Kolesterolaren Ibilbideak Eako ibaian eta Argiñerrekan gora egiten du. Herrigunetik hegoalderantz abiatzen da Donibanen barna, eta eskailera-maila batzu igo ondoren zuhaitz artean jarraitzen du gorantz (32 metrotako garaiera), jarraian Urtubiaga olara azkar jeitsiz. Bidezidorrak Argiñerreka ondotik jarraitzen du, tarte batean olari lotua dagoen hezegune bat zeharkatuz. Errekan gora basoa ireki egiten da eta zelaiak azaltzen dira, bidezidorra pista batetan bilakatzen da eta hormigoizko batekin bat egiten du. Irueta baserriaren ondotik igaro eta Oiarbe baserriraino iristen da, bailara honetako azkena.

• Mota: Lineala

• Zailtasuna: Ertaina

• Segurtasuna: Ertaina

• Irisgarritasuna: Txikia

Kolesterolaren Ibilbide gehiago ezagutu nahi badituzu web.bizkaia.eus/eu/web/rutas-del-colesterol webera jo ezazu

 
 

itzuli