saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/04

 Arrigorriaga – Kirol-txartelak aurrera doaz eta irabazleak Madalenetan erabakiko dira

Aurreko urteetan bezala, kirola 2019ko Arrigorriagako jaien aurreko ekitaldien protagonista da. Gildos Futbol Zazpiko XI. Txapelketa ekainaren 11tik jokatzen ari da, eta finalak eta sari-banaketa uztailaren 20an izango dira (larunbata), 20:00etatik aurrera.

Uztailaren 15etik 19ra, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Errekondo Padel Elkarteak antolatzen duen Padel Txapelketak aurrera egingo du. Emakumezkoen finala 18:00etatik 19:30era izango da, eta, jarraian, gizonezkoena; biak uztailaren 20an (larunbata) izango dira. Askoz lehenago, uztailaren 6an, Arrigorriagako V. Frontenis Txapelketa jokatuko da pilotalekuan.

Uztailaren 18an, Saskibaloiko LIV. Hiruko Torneoa hasiko da; lehenengo partida horretan CB Padura eta Iraurgi SBT aurrez aurre jarriko dira. Bigarren partidan, hilaren 23an, tokiko taldeak Bizkaiko Sub 21 selekzioaren aurka jokatuko du. Eta azkenik, hirugarrenean, Iraurgi eta Bizkaia aurkaratuko dira. Azken partida hori hilaren 24an izango da, ostiralean, 20:00etatik aurrera. Partida horren aurretik, Padurako emakumezko taldearen eta Gernika KESB sub 18 taldearen arteko norgehiagoka egongo da.

Arrigorriagako Udala

 
 

itzuli