saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/02

 Getxo Kirolak-ek aquagymeko eskolak eskainiko ditu Fadurako igerilekuetan, uztailean eta dohainik

Uztaileko astearte eta ostegunetan Getxo Kirolak-ek nahi duten abonatu guztiei zuzendutako aquagymeko eskolak antolatuko ditu, dohainik, 11:00etatik 12:00ra arte, Fadurako igerileku ertain eta irekian. Eguraldiak laguntzen ez duen egunetan aurreikusita dago eskola igerileku estalian edo gimnasia egiteko areto batean egingo dela.

Eskola antolatuta dagoen egunetako goizean zehar interesatuta dauden pertsonek zerrenda bat izango dute eskuragarri sorosle postuan.

Aquagyma gimnasia eta ura bateratzen dituen kirola da. Mota guztietako pertsonentzat modalitate oso gomendagarria da, batez ere adinekoentzat edo zenbait muskuluetako, giltzaduretako edo hezurretako minen bat jasan dutenentzat.

Getxo Kirolak

 
 

itzuli