saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/01

 Aste honetako Ibilbidea - BUS15 Mundaka-Bermeo Kolesterolaren Ibilbidea, asteburu honetarako proposamena

Kolesterolaren Ibilbide honek Mundakako herrigunea eta Bermeo elkartzen ditu, kai-muturreraino luzatuz. Udaletxetik abiatuta, Lehendakari Agirre enparantzan, lehen metrotan herrigune aldapatsu batetako ezaugarriak ditu. Iparralderantz egiten du BI-4235 errepideko bazterbide babestuari jarraituz, goruntz hasiera batean (gehieneko garaiera, 54m), Bermeoraino jeitsiz jarraian. Herrigunera iritsi aurretik, Lamiaran industriagunearen pareko begiratokian itzulbidea hartzen duten ibiltariak hauteman dira. Behin Bermeon aukera ugari dago: Mundakara autobusa hartzea, kaiko morruak kurritzea, edota grabatu den bezala, ibilbidea kai-muturreraino luzatzea.+

• Mota: Lineala

• Zailtasuna: Ertaina

• Segurtasuna: Ertaina

• Irisgarritasuna: Ertaina

Kolesterolaren Ibilbide gehiago ezagutu nahi badituzu web.bizkaia.eus/eu/web/rutas-del-colesterol webera jo ezazu

 
 

itzuli