saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2019/07/01

 Txirrindularitza – Xabier Mikel Azparren Espainiako txapelduna EPB sub23an: "Xabi Berasategirentzat da nire garaipena"

Iñigo Elosegui, laugarren, zilarretik bi segundura; Oier Lazkano bederatzigarren

Euskadiko Selekzioko Xabier Mikel Azparren izan da ostiral goizean, ekainaren 28an, Eapainiako txapelduna erlojupean sub23 kategorian, Murtziako Yecla herrian lehiatu den 21,6 kilometrotako proban.

Gipuzkoako txirrindulariaren garaipena hiru euskal karreristen jarduera bikainaren adierazle nagusia izan da, Iñigo Elosegi laugarrena izan delako, brontzetik segundu bakarrera eta Oier Lazkano bederatzigarrena.

Ander altuna hautatzaileak horrela azaldu du hiru txirrindularien lana: "Itzela izan da. Azparrenen garaipena erabatekoa izan da, pena Elosegiren lagarren postua zilarretik hain denbora gutxira. Lazkanoren bederatzigarren postuari ere meritua eman behar zaio, lesio baten erruz hiru astez geldirik egon ostean gertatu delako. Lasai hasteko esan diogu eta igoeran denbora galdu du, baina beheruntz bigarren denborari onena biribildu du.

Azparrenen garaipena horrela laburbiltzen du Altunak: "Kronoa nahikoa erraza izan da, ibilbide erdian aldapatxo bnat eta helmugaraino aldatz behera. Goruntz bederatzi segundu galdu du Mikelek, Elosegik ezarri du denborarik onena goian, baina beherutz egundoko lasterketa egin du eta aurreko txapeldun Bouzasi  30 segundu sartu dizkio.

Txapeldunak hauxe esan digu: "Atzo ikusi eta aztertu genuen ibilbidea. Aldapan gora helburua izan da lasterketa ez galtzea, garbi ikusi genuen proba beherantzako zatian erabakiko zela. Batioak kontrolatzen egin dut igoera, bosgarrena izan naiz goian, eta beheruntz dena eman dut."

Zorioneko momentuetan lagun eta Laboral Kutxa ekipoan kide duen Xabi Berasategi euki du gogoan Azparrenek: "Lehengo egunean Tolosan istripua izan zuen eta une txarrak ari da pasatzen. Berarentzat da nire garaipena. Animo, Xabi!"

Espainiako txapelketa EPB Yecla (Murtzia) Sub 23

1. Xabier Mikel Azparren VAS 26 51"

2.  Martín Bouzas GAL 27 15"

3. Joan Martí Bennassar IBA 27 17"

4. Iñigo Elosegui VAS 27 18"

5. Roger  Adriá CAT 27 22"

6. Arturo Grávalos RIO 27 25"

7. José María García MUR 27 33"

8. Eduardo Pérez-Landaluce AST 27 36

9. Oier Lazkano VAS 27 44"

Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

 
 

itzuli