saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Terreros dorrea

Argazkiak
Laburpena

Terreroseko dorrea XV. mendearen amaieran eraikitako bolumen bertikal deigarria da. Bere elementu interesgarrien artean beheko solairurako sarbidea (puntadun arku altu eta estua), solairu nagusirako sarbidea (egun kanpora itxia), eta hormetan zabaldutako bao desberdinak (gezileihoak eta leiho puntadunak) daude. Goiko solairuan, fatxada bakoitzean bat, Bizkaiko dorreetan mantentzen diren lapur-zulo bakarrak ikusten dira. Gotorlekuaren defendatzaileei dorreko hormetaraino gerturatzea lortzen zuen edozein erasogileri gauzak jaurtitzeko irtenguneak dira.

Sarbidea

Zallatik Balmasedako errepide zaharra hartuko dugu. La Mella auzora iristean, ibaiaren gaineko zubia zeharkatu baino lehen, garagardotegia ikusiko dugu bidearen eskuinetara (Zubi Ondo). Horren atzetik doan bide estuari jarraituko diogu, ibaiaren bestaldean dorrea ikusi arte.

Helbidea

La Herrera/La Mella auzoa.

PDF Dokumentua

Terreros dorrea

Ordutegiak

Jabetza pribatua da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia