saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Ybargoen dorrea

Argazkiak
Laburpena

Ybargoeneko dorrea eraikuntza ia kubikoa da, funtsezko hiru garai bereizten dituena: 1500 aldera berreraiki zutenean –XIV. eta XV. mendeetan izan zen dorretik ez da ezer geratzen-; XVII. mendean erreformatu zuten, eta oraingo jabeek duela gutxi berriztatu dute. Hasierako garaitik puntadun sarbideak mantentzen ditu, zenbait sabaiko gezileiho eta leiho biki bat –bikoitza-, puntadun arkuduna eta bi armarriz errematatua, gerora izugarri aldatu dena. XVII. mendeko erreforman hasierako hiru solairuetatik lau atera ziren. bao berriak ireki eta lehendik zeuden batzuk itxi ziren.

Sarbidea

Udalerriaren erditik, Artziniegako norabidea hartu eta, Urarte auzora iristean, ezkerretara dagoen desbideratzea hartuko dugu, Calzada el Pontón dioen desbideratzea; bertatik Herrerías ibaiaren eskuinaldera helduko gara, eta han eskuinetara hartu eta dorreraino iritsiko gara.

Helbidea

Urarte auzoa.

PDF Dokumentua

Ybargoen dorrea

Ordutegiak

Jabetza pribatua da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia