saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Kolitzako San Roke baseliza

Argazkiak
Laburpena

Kolitzako baseliza oso aldatuta heldu da gure garaietara. Oraindik badu gauza interesgarri bat baino gehiago, besteak beste, bi atariak. Garrantzitsuena, oinetara, kanpoko hauts-babesdun arkibolta bikoitzeko puntu erdikoa da, apaingarri buruak dituzten mentsulatxo batzuetara jausiz. Hegoaldekoa zorrotza da, oso hondatuta dauden mentsulatxoen gainetik doan hauts-babesdun baketatzarretako arkibolta bikoitzekoa hau ere. Interpretatzen zail dagoen oso inskripzio latza darama. Bizkaiko hasierako gotikoko obra bat da, XIV. mendekoa, bete-betean, oinetako portada konposizio arkaikoa, erromaniko erakoa da, moldurak eta, batez ere, hauts-babesak eta oinarriko mentsulatxoek hori ukatu arren.

Sarbidea

La Herbosa mendatetik joan behar da, Bilbao-Artzentales errepidearen ezkerretara aurkituko dugun basoko bide batetik, hortik baselizaraino bertaraino iritsiko baikara.

Helbidea

San Lorenzo auzoa.

PDF Dokumentua

Kolitzako San Roke baseliza

Ordutegiak

Itxita egoten da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia