saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

La Encartada txapel fabrika

Argazkiak
Laburpena

Enkarterri ale bitxia da Bizkaiko panorama industrialaren barruan. Batetik, lurraldean gutxi ageri den industria arloa, artilearena, jasotzen du, fabriken aro berriko aurrerapen teknikoaren ezarpenaren motore izan baitzen. Bestalde, are interesgarriagoa da fundatu zenetik (1892) ia ezer aldatu barik iraun duela, eta bai kokaguneak, langileen koloniak lokazte sistemak eta makineriak ebokazio ahalmen handiko giroa sortzen dute, garai hartako museo bizi izanik, iraultza industrialaren hastapenetara arte garamatzalarik. Egun, ondarearen ikuspegitik oso interesgarria denez, Aldundiak eta Balmasedako udalak multzoa zaharberritzen ari dira, euskal industriako ehungintzaren alorreko museo bizi izan dadin.

Sarbidea

Balmasedako saihesbidea hartuta, Villasana de Menarantz, ezkerretara dagoen lehenengo desbideratzetik El Peñueco auzora iritsiko gara eta fabrika bertan dago (ondo seinaleztaturik).

Helbidea

El Peñueco auzoa.

PDF Dokumentua

La Encartada txapel fabrika

Ordutegiak
Negua (urriak 16 - apirilak 14):
Astearte - Ostirala: 10,00-14,00
Larunbata: 10,30-19,00
Igandea: 11,00-15,00
Astelehena itxita.
Uda (apirilak 15 - urriak 15 eta Aste Santua):
Astearte - Ostirala: 10,00-14,00 eta 16:00 - 19:00
Larunbata: 10,30-19,00
Igandea: 11,00-15,00
Astelehena itxita

Museoa itxita egongo da: urtarrilak 1, urtarrilak 6 eta abenduak 25ean.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia