saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Buniel edo Horcasitas jauregia

Argazkiak
Laburpena

Lucas de Orcasitas jaunak jauregia eraikitzeko agindua eman zuen 1686an eta, Bizkaiko jauntxo etxerik garrantzitsuenetako da; toki nabarian dago Balmasedako hiribilduko alde zaharrean. Bolumena du ezaugarri nagusia, Jaurerrian egoitzen arkitektura kultuaren panoramaren barruan eraiki ziren barruko patio gutxietako bat garatzeko aukera eman baitzuen. Zutabeen gainera datozen arkuen gaineko arkupea du. Eraikuntzaren arkitektura mota Klasizismoa da (atzealdeko fatxadaren sarrera, zorroztasun orokorra, apaingarririk ez, eta abar), baina zenbait elementuk forma barrokoen gusturako joera adierazten digute (baoen markoak belarri moduko lerro zuzen eta bihurrien nahasteekin). Bi sarbideak nabari dira (nagusia eta atzealdekoa) eta, gainera, hainbat armarri ere baditu.

Sarbidea

Balmasedako hirigunean.

Helbidea

K/ Martín Mendía, 14.

PDF Dokumentua

Buniel edo Horcasitas jauregia

Ordutegiak

Barrua ezin daiteke ikusi, jabetza pribatukoa baita.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia