saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Santa Klararen komentua

Argazkiak
Laburpena

Balmasedako Santa Klara komentuko tenplua Bizkaian XVII. mendean ageri zen inertziazko Klasizismoaren barruan kokatzen da. Oinplanoan pixka bat nabarmentzen den gurutzea duen nabedun eliza motakoa da, koroa eta jaunartze mahaia oinetan dituela. Espazioaren banaketa honek protagonismo handia izan zuen Jaurerriko komentuen arkitekturan, besteak beste, Gordexola, Elorrio eta Ajangizeko erreferentziez. Eraikin funtzionala da, emakume gutxiko komunitate baten beharretarako oso egokia, eta hurbileko Gordexolako Santa Isabeleko komentuarekin paralelotasun handiez. Sarrerako ate gainean dagoen plaka batek obrak 1675ean amaitu zirela dio.

Sarbidea

Hiriko zabalunean dago, hirigunetik kanpo, Enkarterriak etorbidearen hasieran.

Helbidea

Campa de las Monjas, 1.

PDF Dokumentua

Santa Klararen komentua

Ordutegiak

Komentuaren aldea hotel eta jatetxe bihurtuta dago eta horretara bisita daitezke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia