saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

San Severinoren eliza

Argazkiak
Laburpena

San Severino eliza jatorriz eraikin gotiko purua da, kanpoaldetik itxura barrokoa eskaini arren, XVIII. mendeko interbentzio baten ondorioz. Jatorrizko nukleo gotikoa (XV. mendea) Burgoseko katedralaren ondoriozko Gaztelako eliza gotikoen eskolarekin ahaidetuta dago. Kapera garrantzitsua dauka, Kristo Santuarena, Errenazimendu erregionaleko ederrenetakoa, arkitekturaren historian Burgoseko kapera oktogonal modura ezagutzen diren barruan kodetuta. 1541-1545 urteen artean altxatu zuten. Altzarien artean arestian aipatutako kaperan dagoen Kristo Santuaren erretaula nabarmentzen da, 1533etik Bilbon finkatu ziren Beaugrant eskultore frantses-flandestar errenazentisten obra.

Sarbidea

Balmasedako hirigunean.

Helbidea

San Severino plaza, 1.

PDF Dokumentua

San Severinoren eliza

Ordutegiak

Meza orduetan ikus daiteke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia