saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

La Puente jauregia

Argazkiak
Laburpena

La Puenteko jauregia jauregi barroko klasizistako ale tipikoa, bertsio zorrotzean, apaindurarik gabe, Kantauriko erlaitzean XVII. mendearen erdialdera altxatu ziren haietakoa. Estiloa definitzen duten osagairik gehienak dauzka: eraikuntza materialak hierarkikoki erabiltzea, aurrealdeko fatxadaren nagusitasuna, fatxada hori erdiko ardatza nabarmenduz antolatzea, bao erregularizatu eta atalburudunak, lau aldeetan belarri modukoez plakatuta, berdegune zabalak, eta abar. Armarriaren lanketa eta burdinhesiaren lanean erabilitako motiboak eta teknikak ere datatze horrekin lotuta daude. Sarrera nagusiko apaingarriak lotura estua daukate Romañako San Pedro elizako atean erabiltzen direnekin. Zoritxarrez, ez dakigu nor den eraikin noble honen egilea.

Sarbidea

Turtziozko administrazio gunean dago, zezen-plazaren aurrean eta elizaren ondoan.

Helbidea

K/ Eliza, 3.

PDF Dokumentua

La Puente jauregia

Ordutegiak

Jabetza pribatua da.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia