saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Plaza Zaharreko Etxeak

Argazkiak
Laburpena

Plaza zaharraren nortasuna Bizkaian nahikoa arrotza baina Kantabrian, ordea, ohikoa den etxeko arkitektura proposamen mota bat islatzen duten lau etxeko ilara batean oinarritzen da. Atalondo baten azpian solairuan sortzen dituzten egurrezko korridore eskegi batzuk dituzte ezaugarri. Korridoreak, beren aldetik, marroiz, berdez zein gorriz pintatutako egur torneatuzko kareldun eguterak dira. Normalean etxeek beheko solairua eta gaineko bat edukitzen dituzte, baina bi solairu ere egotea ohiko samarra da, goikoa biltegi modura. Azaldutako sistema horri dagozkio Plaza Zaharreko etxeak, baina batzuek nekazaritza eta abeltzaintzako zeregina galdu dutenez, baten batek goialdea zentrora gehitu du, gaineko solairua ateratzeko, bizitzeko atiko itxia, kristaldun galeria atonduz. Beste bik, berriz, aspalditik, galeria ixtera jo dute eta, horrela, bizigarritasuna jatorrizko funtzionaltasunari nagusituz. Egun ez dira altuerak uniforme mantentzen, baina guztiek segitzen diote egitasmo orokor bati, eguteren berdinketaren eta hegalkinen aldetik.

Sarbidea

Lanestosa udalerrira Ramales de la Victoriatik joan daiteke, N-629 errepidetik; edo Karrantzatik, BI-3622 toki errepidetik. Plaza Zaharra hiriko alde zaharrean dauden bi plazetariko bat da.

Helbidea

Plaza Zaharra.

PDF Dokumentua

Plaza Zaharreko Etxeak

Ordutegiak

Etxebizitzak jabetza pribatukoak dira.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia