saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Santa Zezilia eliza. Santecilla

Argazkiak
Laburpena

Bi zatiko eta burualde poligonaleko nabe bakarreko eraikina, gainera, lehenengo zatiari erantsitako bi kapera eta sakristia bat ere badituena, multzoa modu gotikoan estalita dagoelarik. Tenplurako sarrera kanpai hormarekin gorantz luzatzen den fatxadan dago. Zutabeen artean jaitsarazitako puntu erdiko garaipen arkuko eta bi pisuko sistema da; pisurik altuena nitxo xume bat da, zutabe artean hau ere, Santa Zezili titularraren harrizko irudiarekin. Atalondo-fatxada honek eraikin osoaren estiloaren gakoa argitzen du; Barroko klasizista da. Eskueran dagoen dokumentazio apurrak XVII-XVIII mende aldaketa iradokitzen du eliza eraiki zen data modura. Barruan oskol erako erretaula barrokoak dauzka, 1714 aldera.

Sarbidea

BI-630 errepidetik, Ramales de la Victoriarako norabidean, eskuinetara dagoen desbideratzea hartuko dugu, Molinar deritzon bainuetxea igaro eta gerotxoago. Pozalaguako kobazuloetara daraman desbideratzea da. Handik kilometro batzuetara, eskuinetara dagoen beste desbideratze bat hartu eta Santecillara iritsiko gara.

Helbidea

Santecilla auzoa.

PDF Dokumentua

Santa Zezilia eliza. Santecilla

Ordutegiak

Gehienetan itxita dago. Giltzak abatetxean daude.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia