saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Ahedoko San Migel eliza

Argazkiak
Laburpena

Elizaren fundazioa XV. mendearen amaierako urteetakoa da; gureganaino ez da tenplu hau heldu, XVII. mendearen lehenengo urteetan, bertoko seme eta Palermoko artzapezpiku Diego de Ahedoren legatuari esker orube berean berreraiki zen beste bat baizik. Bi sarrera dauzka, bata hegoaldeko horman zabalik eta bestea oinetara erdiratuta. Elizpea perimetrala da, eta multzoa zezen-plaza txiki bati lotzen zaio. Kanpai horma egitura airosoa da, zokalo altu batean eta elkarri hegalez lotzen zaizkion ezkiletarako puntu erdiko baodun bi ataletan antolatua. Atalondoen forma arkitektonikoek eta kapitel toskanarrak burutzen dituzten zutabeen erabilpenak Klasizismora bideratzen gaituzte. Altzariei dagokienez, erretaula nagusia, 1640an eraikitako obra klazisista, eta Paduako San Antonioren irudia Jesus haurtxoarekin, rococó estilokoa nabarmentzen dira.

Sarbidea

Karrantzako Udaletxetik Lanzas Agudas dioen desbideratzea hartuko dugu; handik kilometro batera, Ahedo-La Lama dioen desbideratzea hartuko dugu ezkerretara.

Helbidea

Ahedo auzoa.

PDF Dokumentua

Ahedoko San Migel eliza


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia