saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Aldeacuevako San Bartolome eliza

Argazkiak
Laburpena

Aldeanuevako elizak, XVIII. mende amaieran, proposamen arraroa jaso zuen, Eskorialeko tradizioko Barroko neurritsu baten eta alderdi formaletan oraindik ondo barneratu bako Neoklasizismo baten arteko erdibidean. Obra Pedro Negrete Aldeanuevan jaiotako Mexikoko herritarraren diru ekarpenaren emaitza da, Mexikoko San Migel tenpluaren irudira egina. Trazak Juan Milla akademikoarenak dira, San Migel elizaren traza barrokoa 1670-1714) uneko gustu berrietara egokitu baitzuen. Oso eraikin handia da, erdian kokatutako plaza erara antolatua, laukizuzen batean inskribatutako gurutze greko modura ebatzita. Fatxada oso pantaila arkitektoniko handia da, zutabe erraldoien gainean tinpano lisoko frontoi zuzenean amaitzen den eta ateburudun sarrera hartzen duen puntu erdiko arku baten inguruan. Gainaldean oso haizetsuak ez diren boladun pinakuluak dituzten bi dorre ditu, alde banatan.

Sarbidea

Udaletxetik, Lanzas Agudas dioen desbideratzea hartuko dugu. Handik gutxira, beste desbideratze bat hartuko dugu eskuinetara, Aldeacueva auzorantz.

Helbidea

Aldeacueva auzoa.

PDF Dokumentua

Aldeacuevako San Bartolome eliza

Ordutegiak

Gehienetan itxita dago. Giltzak abatetxean daude.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia