saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Biañezko eliza zaharra

Argazkiak
Laburpena

XV-XVI mendekoa dela esan daitekeen eraikina da, lurraldeko berezko estilokoa. Honako elementu hauek nabarmenduko genizkioke: atalondo gotiko zorrotza, burua eta buruan irekitzen diren baoak estaltzen dituen gurutzeria gotikoko ganga. Baina multzoari bitxitasunik handiena ematen diona buruhormako sasi-erretaula pintatua da, ez baita ohikoa eskualdeko ondarearen barruan. Pasiotik ateratako eszenen deskribapen programa zabala garatzen da bertan. Batez ere marrazkiak dira, zuri, beltz eta gorriz eginak, ñabardura handirik barik eta, oro har, zakar samarra den estilokoak. 1535-1540 ingurukoa dela esan genezake.

Sarbidea

Karrantza udalerrira BI-630 errepidetik iritsi ondoren, El Callejo auzora heldu eta eskuinetara dagoen desbideratzea hartuko dugu, Biañez auzoraino. Eliza bidearen ezkerretara dago, hilerriaren ondoan.

Helbidea

Biañez auzoa.

PDF Dokumentua

Biañezko eliza zaharra

Ordutegiak

Gehienetan itxita dago eta giltzak Udaletxean egoten dira.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia