saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Haizkoko ibilbide megalitikoa

Argazkiak
Laburpena

Peña del Moro edo Haizko mendilerroan lurraldea erabiltzen zuten komunitateetako hildakoak gordetzeko monumentu megalitiko mordoxka kontserbatzen da. Hilobi horiek Neolitiko aurreratuaren eta Eneolitikoan altxatu ziren, hots, Harri Aroaren amaieran eta Kobre Aroan, Kristo aurreko IV. milurtekoaren bigarren erdian eta III. milurtekoan, gutxienez Kristo aurreko II. milurtekoaren bigarren erdira arte erabili baziren ere. Dolmenak, gainera, lurraldeko lehenengo eraikuntza arkitektonikoak dira. Ibilbidean, iparraldetik hegoaldera, honako monumentu hauek aurkituko ditugu: Fuentellanoko dolmena, La Cabañako nekropoli megalitikoa, Cotobaseroko nekropoli megalitikoa, La Boherizako nekropoli megalitikoa eta Bernaltako nekropoli megalitikoa.

Helbidea

Presa auzoan ibilbidearen abiapuntura, Fuentellanoko dolmenera eramango gaituen pista hartu behar da.

PDF Dokumentua

Haizkoko ibilbide megalitikoa


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia