saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

San Migel de Linares eliza

Argazkiak
Laburpena

San Migel elizaren irakurketa egitea ez da erraza, XIII mendetik (ataria) XVII mendera arte (kaperak) gertatutako erreforma eta eranskin desberdinen emaitza baita. Erakargarria da, besteak beste, estilo erromanikoko ataria kontserbatu duelako, eta arkitekturaren aldetik eta, batez ere, altzarien aldetik nahikoa interesgarriak diren bi kapera dituelako. Altzarien artean erretaula nagusiko San Migelen irudi errenazentista dotorea aipatu behar da, eta Arrosarioaren erretaulan, Ama Birjina Haurra besoetan duela Arrosarioa Guzmango Santo Domingori ematen ari zaioneko egur polikromatuko multzoa. Litekeena da multzo hori tailerra Madrilen zeukan Luis Salvador Carmona orduko eskultore rococórik onenaren obra izatea.

Sarbidea

Artzentalesen barrutik, Traslaviña auzora iritsitakoan, eskuinetara doan bidea hartu eta San Migel de Linares auzora iritsiko gara, udalerriko administrazio gunera, eta bertan daude Udaletxea eta San Migel eliza.

Helbidea

San Migel de Linares auzoa.

PDF Dokumentua

San Migel de Linares eliza

Ordutegiak

Meza orduetan bisita daiteke.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia