saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Mikel Deunaren eliza

Argazkiak
Laburpena

Mikel Deunaren elizaren multzoa kultur etapa ezberdinetako bi elementu bereizi batzetik ateratzen dena da. Alde batetik, 1748an eraikitako dorre barroko ikusgarria dago; eta bestetik, multzoaren gainerako zatia, era neoklasiko gogorretakoa. Berau 1815ean inauguratu zen. Plantari begira, Mikel Deuna laukizuzen baten menpean dagoen lauki baten gaineko gurutze grekoaren ereduari dagokio. Atari txikia, puntu erdiko arkuen segida bat, bere edertasunarengatik eta funtzionaltasunarengatik, alderdirik garrantzitsuenetakoa da. Haren barruan nabarmentzen da datzan estilo erromanistako Kristo bat ere, Bizkaian gordetzen denetan zaharrena (XVII) eta kalitaterik handienekoa.

Sarbidea

A-8 autobideak Durangon duen irteeratik, Donostiarako bidea hartu N-634 errepide zaharretik. Kilometro batera, norabide aldaketa eginda, Iurretako elizara hel gaitezke.

Helbidea

San Migel plazan.

PDF Dokumentua

Mikel Deunaren eliza


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia