saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Kurutziagako gurutzea

Argazkiak
Laburpena

Kurutziagako gurutzea aparteko pieza da bere neurriengatik eta bere egituraren kalitatearengatik, baita Durango hirian Berant Erdi Aroan izan zukeen esangurarengatik. Hareharri ilunean zizelatuta dago, 4,30 metro gora da eta hainbat eszena agertzen dira bertan. Mastan kiribilduta dago Paradisuko sugea, emakumearen buruarekin, eta hurrengo elementuetan irudikatuta agertzen dira Ongiaren eta Gaizkiaren arbola, Paradisutiko kanporaketa, Ebaren tentazioa eta Adanen bekatua eta apostolutza osoa. Hala ere, goiko aldea da garrantzirik eta kalitaterik handiena duena. Bertan irudikatuta agertzen dira Paradisua, Kalbarioa, estilizazio begetalak, instrumentuak jotzen ari diren aingeruak eta aparteko irudi bat: Eguzkia eta Ilargia agertzen diren bi ezkuturen Gurutziltzaketa gaineko presentzia, Erdi Aroko artean arraroa ez zen irudi paganoa. Baina beronek bertan aparteko garrantzia harturik du, Kristoren sakrifizioarekin zuzenean lotuta baitago.

Sarbidea

Durangoko alde zaharraren ondoan, Andra Maria elizatik oso hurbil.

Helbidea

Kurutziaga kalean.

PDF Dokumentua

Kurutziagako gurutzea


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia