saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Etxaburu dorretxea

Argazkiak
Laburpena

Etxaburu dorretxea Bizkaikorik ezagunenetarikoa da, bai beraren kokaleku bitxi –harkaitz garai baten gainean baitago– eta itxura ikusgarriagatik, bai haren jatorriaz kontatzen diren legenda fantastikoengatik. Dorretxeari buruzko lehenengo datu fidagarriak XV. mendekoak dira, nahiz eta jauregiak gaur egun duen itxura XVI. gizaldiko zaharberrikuntza baten ondoriozkoa izan. Eraikinaren oin-planoa angeluzuzena da eta haren horma zabalak –metro batetik gorakoak oinaldean– harlangaitzezkoak dira. Bil altuera ditu: beheko solairuan sotoa dago, eta lehenengoan egoitza modura erabiltzen zuten. Solairu horien gainean ganbara dago. Gelak leihotxo estu batzuek argitzen dituzte; baook era desordenatuan daude irekiak, eta arku zorrotzek errematatzen dituzte. Teilatuak, teilatu-hegal handiegia duena, hiru isurialde ditu.

Sarbidea

Durango-Urkiola errepidean, Izurtza udalerrira iritsi eta Mañariaren mugarrian eskuinalderako seinale batek azaltzen digu dorretxearen bidea.

Helbidea

Ortuzar auzoa.

PDF Dokumentua

Etxaburu dorretxea

Ordutegiak

Ez dago bere barrukoa bisitatzerik.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia