saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Bizkaiko Ondare Historikoa

Informazioa

 

Valdespina Jauregia (Udaletxea)

Argazkiak
Laburpena

Valdespina jauregia Euskal Herrian diren egoitza barrokoen adibiderik onenetarikoa da, bai materialen kalitateagatik, bai diseinuaren egokiagatik. Tipologiari dagokionean, XVIII. gizaldiaren bigarren laurdeneko barrokoaren bertsio kultu eta apainduaren barruan sailka dezakegu. Santiago eliza legetxe, Sebastian Lekuonaren obra da; beraz, bi eraikinen artean –linterna eta kanpandorrea– elkarrizketa formal argia nabarmentzen da. Eraikin handia izaki, alde batetik aipatzeko modukoa du erdiko eskailera, kupula erdiesferiko batek errematatzen duena, eta bestetik, mendebaldeko fatxadaren protagonismoa, lorategiari nabarmenkiro begiratzen diona. Fatxadako ertzetan bi armarri eder daude, orbel-multzo ikusgarriak dituztenak. Halaber, bereziki aipatzeko modukoak dira balkoietako galdaburdinazko lanak ere.

Sarbidea

Jauregia Durango - Elorrio errepidetik gertu dago, Andra Mari auzoaren parean.

Helbidea

Valdespinako Markesa kalea, 1.

PDF Dokumentua

Valdespina Jauregia (Udaletxea)

Ordutegiak

8:00etatik 15:00etara.


Estekak
Itzuli
 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Bizkaiko Ondare Historikoa

Bizkaiko ondare historikoaren elementu erakargarrienak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia